Eudel

Hile honetako formakuntza

2026ko PRESTAKUNTZA PLANAK

2026ko ZEHARKAko PRESTAKUNTZA PLANA

EUDELek eta IVAPek, Foru Aldundiekin lankidetzan, Zeharkako Prestakuntza Plan berri bat sustatuko dute, EAEko toki-erakundeetako langileentzat berariaz diseinatua. Aurtengo programa 2026ko urtarriletik abendura bitartean garatuko da, aurrez aurreko 40 ikastaro baino gehiagoren bidez, formatu birtualeko beste batzuekin batera, gaitasun digitalak, linguistikoak eta komunikaziokoak garatzeko.

Ikastaroetako gaiak:

Administrazioko oinarrizko gaiak (erregimen juridikoa, kontratazioa…); hirigintza; ingurumena; gizarte zerbitzuak; enplegua; ekonomia eta ogasuna; biztanleria; berdintasuna; modernizazioa; administrazio elektronikoa; berrikuntza; datuak babesa;  gobernu ona eta gardentasuna; antolakuntza; lidergoa; giza baliabideak eta zerbitzuaren kalitatea; hizkuntza prestakuntza; gaitasun digitalak; etab.

Liburuxka deskargatu

IZEN-EMATEAK, IVAPen web orrian dagoen “Solaskidegune” deituriko aplikaziotik egingo dituzte horretarako izendaturiko prestakuntza koordinatzaileek:

https://apps.euskadi.eus/appcont/solaskide/indice_c.html

 

2025eko PRESTAKUNTZA PLANAK

LIDERGOA TOKIKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOAN

EUDELek eta IVAPek, UPV-EHUrekin elkarlanean, 2025erako LIDERGO ERALDATZAILEAN oinarritutako prestakuntza programa antolatu dute.

Liburuxka deskargatu

Izen-emate epea irailaren 5ean amaituko da.

Argibideren bat behar baduzu deitu zenbaki hauetara: 945 017 653 / 944 23 15 00

XIX. TOKIKO ZUZENBIDEKO EUSKAL MINTEGIA 

APIRILA–AZAROA

Tokiko Zuzenbideko Euskal Mintegi hau EUDELek eta IVAPek elkarrekin diseinatzen duten prestakuntza-eskaintzaren barruan sendotuta dagoen programetako bat da, eta 19. edizioa izango da aurtengoa.

Edizio honetan, 5 saio egingo dira, eta, horietan, honako gai hauek jorratuko dira: adimen artifiziala, administrazio digital automatizatua, arrazionalizazio sistemak, kontratazioa eta kudeaketa ekonomikoa eta aurrerapen teknologikoak sektore publikoan.

 

2025ko PROGRAMA: (liburuxka deskargatu)

Bost saio (20 ordu): apirilak 4, maiatzak 23, ekainak 13, urriak 3 eta azaroak 14. 

Ordutegia: 09:30-13:30

Tokia: Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa. BILBO. Maria Diaz Haro kalea 11. 

Izen-ematearen epea: martxoak 21

 

2025eko ZEHARKAko PRESTAKUNTZA PLANA 

EUDEL-IVAP: Laguntzaileak: Foru Aldundiak

Otsailetik abendura, EUDELek, eta IVAPek, Foru Aldundiekin lankidetzan, antolatu duten Zeharkako Prestakuntza Plana 2025 garatuko da, euskal toki- erakundeeko teknikari, administrari eta idazkaritza, kontuhartzailetza eta zuzendaritzako langileentzat.

2025eko Plana aurrez aurreko eta online ikastaroek osatzen dute. Ikastaroen lekua: Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen.

Ikastaroak gaika antolatu dira: Administrazioko oinarrizko gaiak (erregimen juridikoa, kontratazioa…); hirigintza; ingurumena;  gizarte zerbitzuak; enplegua; ekonomia eta ogasuna; biztanleria; berdintasuna; modernizazioa; administrazio elektronikoa; berrikuntza; datuak babesa;  gobernu ona eta gardentasuna; antolakuntza; lidergoa; giza baliabideak eta zerbitzuaren kalitatea; hizkuntza prestakuntza; etab.

IZEN-EMATEAK, IVAPen web orrian dagoen “Solaskidegune” deituriko aplikaziotik egingo dituzte horretarako izendaturiko prestakuntza koordinatzaileek:

https://apps.euskadi.eus/appcont/solaskide/indice_c.html

Informazio gehiago

2024ko PRESTAKUNTZA PLANAK

PROGRAMA EN TRIBUTACIÓN LOCAL

EUDELek eta IVAPek Tokiko Zergen inguruko Programa berria aurkezten dute. Programa horrek prestakuntza espezializatua eskaintzen du toki-erakundeek dituzten zerga-baliabideak behar bezala kudeatzeko behar den ezagutza sustatzeko.

Xede-taldea: Zerga-kudeaketaren eta kudeaketa ekonomikoaren arloan diharduten toki-erakundeetako langileak.

Liburuxka deskargatu

LIDERGOA TOKIKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOAN

EUDELek eta IVAPek, UPV-EHUrekin elkarlanean, 2024rako LIDERGO ERALDATZAILEAN oinarritutako prestakuntza programa antolatu dute.

Bi programa bultzatuko ditugu, bata euskaraz (Donostia) eta, bestea, gazteleraz (Bilbo).

Liburuxka deskargatu (Donostia)

Liburuxka deskargatu (Bilbo)

Izen-emate epea irailaren 6an amaituko da.

Argibideren bat behar baduzu deitu zenbaki hauetara: 945 017 653 / 944 23 15 00

TOKIKO ZUZENBIDEKO EUSKAL MINTEGIA 2024

MAIATZA–AZAROA

Tokiko Zuzenbideko Euskal Mintegi hau EUDELek eta IVAPek elkarrekin diseinatzen duten prestakuntza-eskaintzaren barruan sendotuta dagoen programetako bat da, eta 18. edizioa izango da aurtengoa.

Edizio honetan, 5 saio egingo dira, eta, horietan, honako gai hauek jorratuko dira: Euskara, Tokiko enplegu publikoa, Dokumentu-kudeaketa eta artxiboak, Energia komunitateak eta babesa, Dirulaguntzak eta Lankidetza-hitzarmenak.

 

2024ko PROGRAMA: (liburuxka deskargatu)

Bost saio (20 ordu): maiatzak 3 eta 31, irailak 27, urriak 25, azaroak 22

*Lehenengo eta laugarren saioak euskaraz emango dira eta bigarrena, hirugarrena eta bosgarrena gaztelaniaz (hitzaldiaren izenburuak hizkuntzari egiten dio erreferentzia).

Ordutegia: 09:30-13:30

Tokia: Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa. BILBO. Maria Diaz Haro kalea 11. 

Izen-ematearen epea: apirilak 19

 

ITINERARIO FORMATIVO EN ADMINISTRACIÓN DIGITAL

EUDELek eta IVAPek Administrazio digitalari buruzko ibilbide berria aurkezten dute. Programa horrek prestakuntza espezializatua eskaintzen du toki-erakundeek administrazio digitalaren aurrean dituzten erronkei aurre egiteko.

Xede-taldea: Euskal Autonomia Erkidegoko toki administrazioetako enplegatuak, profil administratiboa edo teknikoa izatez gainera erakundearen eraldaketa digitalari lotutako zereginak dituztenak edo eraldaketa digitalaren prozesuan sakontzeko interesa dutenak.

 

Informazio gehiago: LIBURUXKA JEITSI

 

2024ko ZEHARKAko PRESTAKUNTZA PLANA 

EUDEL-IVAP: Laguntzaileak: Foru Aldundiak

Otsailetik abendura, EUDELek, eta IVAPek, Foru Aldundiekin lankidetzan, antolatu duten Zeharkako Prestakuntza Plana 2024 garatuko da, euskal toki- erakundeeko teknikari, administrari eta idazkaritza, kontuhartzailetza eta zuzendaritzako langileentzat.

2024ko Plana aurrez aurreko eta online ikastaroek osatzen dute. Ikastaroen lekua: Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen.

Ikastaroak gaika antolatu dira: Administrazioko oinarrizko gaiak (erregimen juridikoa, kontratazioa…); hirigintza; ingurumena;  gizarte zerbitzuak; enplegua; ekonomia eta ogasuna; biztanleria; berdintasuna; modernizazioa; administrazio elektronikoa; berrikuntza; datuak babesa;  gobernu ona eta gardentasuna; antolakuntza; lidergoa; giza baliabideak eta zerbitzuaren kalitatea; hizkuntza prestakuntza; etab.

IZEN-EMATEAK, IVAPen web orrian dagoen “Solaskidegune” deituriko aplikaziotik egingo dituzte horretarako izendaturiko prestakuntza koordinatzaileek:

https://apps.euskadi.eus/appcont/solaskide/indice_c.html

Informazio gehiago

 

2023ko PRESTAKUNTZA PLANAK

PROGRAMA EN TRIBUTACIÓN LOCAL: DEUDA TRIBUTARIA Y PROCEDIMIENTOS EN EL ÁMBITO LOCAL

EUDELek eta IVAPek Tokiko Zergen inguruko Programa berria aurkezten dute. Programa horrek prestakuntza espezializatua eskaintzen du toki-erakundeek dituzten zerga-baliabideak behar bezala kudeatzeko behar den ezagutza sustatzeko.

Xede-taldea: Zerga-kudeaketaren eta kudeaketa ekonomikoaren arloan diharduten toki-erakundeetako langileak.

Izen-ematea:

  • Epea: urriaren 6a baino lehen
  • Modua: SOLASKIDEGUNE, IVAPen aplikazioaren bitartez. Horretarako, harremanetan jarri dagokion toki-entitateko prestakuntza koordinatzailearekin.

LIBURUXKA JEITSI

TOKIKO ZUZENBIDEKO EUSKAL MINTEGIA 2023

MARTXOA–AZAROA

Tokiko Zuzenbideko Euskal Mintegi hau EUDELek eta IVAPek elkarrekin diseinatzen duten prestakuntza-eskaintzaren barruan sendotuta dagoen programetako bat da, eta 17. edizioa izango da aurtengoa.

Edizio honetan, 5 saio egingo dira, eta, horietan, honako gai hauek jorratuko dira: Enplegu Publikoa, Administrazio Elektronikoa, Ingurumen Administrazioa, Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema eta Hondakinak eta lurzoru kutsatuak.

2023ko PROGRAMA: (liburuxka deskargatu)

Bost saio (20 ordu): martxoak 17, maiatzak 5, ekainak 2, urriak 6 eta azaroak 10

Ordutegia: 09:30-13:30

Tokia: Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa. BILBO. Maria Diaz Haro kalea 11. 

Izen-ematearen epea: martxoak 10

 

2023ko ZEHARKAko PRESTAKUNTZA PLANA 

EUDEL-IVAP-Foru Aldundiak

Otsailetik abendura, EUDELek, IVAPek eta Foru Aldundiek elkarlanean antolatu duten Zeharkako Prestakuntza Plana 2023 garatuko da, euskal toki- erakundeeko teknikari, administrari eta idazkaritza, kontuhartzailetza eta zuzendaritzako langileentzat.

Ikastaroen lekua: Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Ikastaroak gaika antolatu dira: Administrazioko oinarrizko gaiak (erregimen juridikoa, kontratazioa…); hirigintza; ingurumena;  gizarte zerbitzuak; enplegua; ekonomia eta ogasuna; biztanleria; berdintasuna; modernizazioa; administrazio elektronikoa; berrikuntza; datuak babesa;  gobernu ona eta gardentasuna; antolakuntza; lidergoa; giza baliabideak eta zerbitzuaren kalitatea; hizkuntza prestakuntza; etab.

IZEN-EMATEAK, IVAPen web orrian dagoen “Solaskidegune” deituriko aplikaziotik egingo dituzte horretarako izendaturiko prestakuntza koordinatzaileek:

https://apps.euskadi.eus/appcont/solaskide/indice_c.html

Informazio gehiago

 

2022ko PRESTAKUNTZA PLANAK

"PROGRAMA EN TRIBUTACIÓN LOCAL"

EUDELek eta IVAPek Tokiko Zergen inguruko Programa berria aurkezten dute. Programa horrek prestakuntza espezializatua eskaintzen du toki-erakundeek dituzten zerga-baliabideak behar bezala kudeatzeko behar den ezagutza sustatzeko.

Xede-taldea: Zerga-kudeaketaren eta kudeaketa ekonomikoaren arloan diharduten toki-erakundeetako langileak.

Programa Jeitsi

Izen-ematea:

  • Epea: irailaren 30a baino lehen

       Modua: SOLASKIDEGUNE, IVAPen aplikazioaren bitartez. Horretarako, harremanetan jarri dagokion toki-entitateko prestakuntza koordinatzailearekin.

Argibideren bat behar izatekotan, jarri harremanetan IVAP-ekin telefono zenbaki honen bidez: 945 017 653

Toki Zuzenbidearen Euskal Mintegia 2022

MARTXOA · AZAROA 2022

Tokiko Mintegi hau EUDELek eta IVAPek elkarrekin diseinatzen duten prestakuntza-eskaintzaren barruan sendotuta dagoen programetako bat da, eta 16. edizioa izango du aurtengoa.

2022ko Programa. (liburuxka deskargatu)

Edizio honetan, 5 saio egingo dira, eta, horietan, honako gai hauek jorratuko dira:  Gainbalioak, Egonkortzea, Kontratazioa eta Funtsen kudeaketa, Udalerriak eta Etxebizitza. 

Bost saioak (20 ordu): martxoak 25, maiatzak 13, ekainak 10, urriak 7 eta azaroak 18

Ordutegia: 09:30-13:30

Tokia: Ellacuria gela. Deustuko Unibertsitatea. Ramon Rubial, 1. 48009 Bilbo.

Izen-emate epea: martxoak 11

 

LIDERGO-GAITASUNAK HOBETZEKO PRESTAKUNTZA-PLANA

IVAP eta EUDELek, UPV-EHUrekin elkarlanean, 2022rako LIDERGO ERALDATZAILEAN oinarritutako prestakuntza programa antolatu dute.

Bi programa bultzatuko ditugu:

1.PROGRAMA (Elebiduna_Programa_udal 1):  udal bakarreko ordezkariek hartuko dute parte, 10 lagun gehienez.

2.PROGRAMA 2 (Elebiduna_Programa_udal 1): udal bakarreko ordezkariek hartuko dute parte, 10 lagun gehienez.

Programan aurrez izena emateko epea urtarrilaren 28an amaituko da. Behin betiko izen-ematea aurkezpenaren ondoren egingo da.

Argibideren bat behar baduzu deitu zenbaki hauetara: 945 017 653 / 944 23 15 00

Programa Jaitsi

 

prestakuntzak bilatu