Berdintasuna
EUDELen konpromisoa da tokiko erakundeei lan-tresna berriak ematea, udalerrietan emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna errealitate bihurtzeko ekintzak bideratzen laguntzeko.
EUDELek Emakumeen eta Gizonen Tokiko Bizitzako Berdintasunerako Europako Ituna hartzen du erreferentzia gisa tokiko bizitzan, eta, 2009tik, Berdintasunaren Aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Euskadiko Udalen Sarea (Berdinsarea) sustatzen eta koordinatzen du. Sare hori Maila Askotako Gobernantzaren Europako ereduan dago inspiratuta, eta Eusko Jaurlaritzaren babesa ere badu, Emakumearen Euskal Erakundearekiko (Emakunde) lankidetza-hitzarmenaren bitartez. Era berean, Foru Aldundiek beste programa batzuen bitartez ere laguntzen dute (adibidez, Berdinbidean izenekoaren bidez, udalerri txikietarako berariaz egina).
‘Virginia Woolf Basqueskola’ tresna motorra da, tokiko hautetsi emakumezkoen eta gizonezkoen artean pisu orekatua egon dadin politika publikoetan. Basqueskolak ahalduntzerako eta sareko lanerako “berezko espazio” bat eskaintzen die Euskadiko emakume alkateei eta zinegotziei.
Helburuak:
- Emakumezko hautetsien ahalduntzea, trebakuntza eta ezagutza sortzea.
- Itunak, sareak eta aliantzak sustatzea, berdintasunerako politikak indartzeko.
- Erreferentzia eta eragin politikoa.