Hezkuntza, Gazteria, Kultura eta Kirolak
Sail honek Hezkuntzarekin, Gazteriarekin, Kulturarekin eta Kirolekin erlazionatutako gaiak jorratzen ditu.
Hezkuntzaren arloan, erakundeen arteko koordinazio eta kontsulta organoetan kolaboratu eta parte hartzen du (Euskadiko Eskola Kontseilua, Haurreskolak Partzuergoa), bai eta Hezkuntza jasotzeko eskubidea bermatzera bideratutako programen betearazpenean ere.
Gazteriaren arloko ekintzen barruan, lurralde izaerako foroetan parte hartzen du, eta gazteria politiken betearazpena hedatu eta sustatzen du, gainerako erakundeekin koordinatuta eta beraiekin lankidetzan.
Kultur esparruan egindako ekintzen barruan, aipagarria da politika kulturala betearazi dela udalerrietan, politika horiek herritarrei hurbilarazteko eta beraietara sartzeko aukera emateko. Bereziki, Egileen Elkarte Nagusiarekin sinatutako hitzarmenari esker, udalek SGAEren errepertorioaren erabilera publikoa egin ahal izateko baimena arautzen da.
Kirol esparruan egindako ekintzetan, EUDELek udaletako kirol erakundeen kudeaketaren kalitatea hobetzeko egiten du lan.