Prestakuntza
Sar zaitez EUDELek antolatzen dituen ikastaroen, mintegien, hitzaldien eta jardunaldien informazioan. Kontsultatu egutegiaren edo trebakuntza-programa/plan motaren arabera.
2026ko PRESTAKUNTZA PLANAK
2026ko ZEHARKAko PRESTAKUNTZA PLANA
EUDELek eta IVAPek, Foru Aldundiekin lankidetzan, Zeharkako Prestakuntza Plan berri bat sustatuko dute, EAEko toki-erakundeetako langileentzat berariaz diseinatua. Aurtengo programa 2026ko urtarriletik abendura bitartean garatuko da, aurrez aurreko 40 ikastaro baino gehiagoren bidez, formatu birtualeko beste batzuekin batera, gaitasun digitalak, linguistikoak eta komunikaziokoak garatzeko.
Ikastaroetako gaiak:
Administrazioko oinarrizko gaiak (erregimen juridikoa, kontratazioa…); hirigintza; ingurumena; gizarte zerbitzuak; enplegua; ekonomia eta ogasuna; biztanleria; berdintasuna; modernizazioa; administrazio elektronikoa; berrikuntza; datuak babesa; gobernu ona eta gardentasuna; antolakuntza; lidergoa; giza baliabideak eta zerbitzuaren kalitatea; hizkuntza prestakuntza; gaitasun digitalak; etab.
IZEN-EMATEAK, IVAPen web orrian dagoen “Solaskidegune” deituriko aplikaziotik egingo dituzte horretarako izendaturiko prestakuntza koordinatzaileek:
https://apps.euskadi.eus/appcont/solaskide/indice_c.html
2025eko PRESTAKUNTZA PLANAK
LIDERGOA TOKIKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOAN
EUDELek eta IVAPek, UPV-EHUrekin elkarlanean, 2025erako LIDERGO ERALDATZAILEAN oinarritutako prestakuntza programa antolatu dute.
Izen-emate epea irailaren 5ean amaituko da.
Argibideren bat behar baduzu deitu zenbaki hauetara: 945 017 653 / 944 23 15 00
XIX. TOKIKO ZUZENBIDEKO EUSKAL MINTEGIA
APIRILA–AZAROA
Tokiko Zuzenbideko Euskal Mintegi hau EUDELek eta IVAPek elkarrekin diseinatzen duten prestakuntza-eskaintzaren barruan sendotuta dagoen programetako bat da, eta 19. edizioa izango da aurtengoa.
Edizio honetan, 5 saio egingo dira, eta, horietan, honako gai hauek jorratuko dira: adimen artifiziala, administrazio digital automatizatua, arrazionalizazio sistemak, kontratazioa eta kudeaketa ekonomikoa eta aurrerapen teknologikoak sektore publikoan.
2025ko PROGRAMA: (liburuxka deskargatu)
Bost saio (20 ordu): apirilak 4, maiatzak 23, ekainak 13, urriak 3 eta azaroak 14.
Ordutegia: 09:30-13:30
Tokia: Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa. BILBO. Maria Diaz Haro kalea 11.
Izen-ematearen epea: martxoak 21
2025eko ZEHARKAko PRESTAKUNTZA PLANA
EUDEL-IVAP: Laguntzaileak: Foru Aldundiak
Otsailetik abendura, EUDELek, eta IVAPek, Foru Aldundiekin lankidetzan, antolatu duten Zeharkako Prestakuntza Plana 2025 garatuko da, euskal toki- erakundeeko teknikari, administrari eta idazkaritza, kontuhartzailetza eta zuzendaritzako langileentzat.
2025eko Plana aurrez aurreko eta online ikastaroek osatzen dute. Ikastaroen lekua: Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen.
Ikastaroak gaika antolatu dira: Administrazioko oinarrizko gaiak (erregimen juridikoa, kontratazioa…); hirigintza; ingurumena; gizarte zerbitzuak; enplegua; ekonomia eta ogasuna; biztanleria; berdintasuna; modernizazioa; administrazio elektronikoa; berrikuntza; datuak babesa; gobernu ona eta gardentasuna; antolakuntza; lidergoa; giza baliabideak eta zerbitzuaren kalitatea; hizkuntza prestakuntza; etab.
IZEN-EMATEAK, IVAPen web orrian dagoen “Solaskidegune” deituriko aplikaziotik egingo dituzte horretarako izendaturiko prestakuntza koordinatzaileek:
https://apps.euskadi.eus/appcont/solaskide/indice_c.html
2024ko PRESTAKUNTZA PLANAK
PROGRAMA EN TRIBUTACIÓN LOCAL
EUDELek eta IVAPek Tokiko Zergen inguruko Programa berria aurkezten dute. Programa horrek prestakuntza espezializatua eskaintzen du toki-erakundeek dituzten zerga-baliabideak behar bezala kudeatzeko behar den ezagutza sustatzeko.
Xede-taldea: Zerga-kudeaketaren eta kudeaketa ekonomikoaren arloan diharduten toki-erakundeetako langileak.
LIDERGOA TOKIKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOAN
EUDELek eta IVAPek, UPV-EHUrekin elkarlanean, 2024rako LIDERGO ERALDATZAILEAN oinarritutako prestakuntza programa antolatu dute.
Bi programa bultzatuko ditugu, bata euskaraz (Donostia) eta, bestea, gazteleraz (Bilbo).
Liburuxka deskargatu (Donostia)
Izen-emate epea irailaren 6an amaituko da.
Argibideren bat behar baduzu deitu zenbaki hauetara: 945 017 653 / 944 23 15 00
TOKIKO ZUZENBIDEKO EUSKAL MINTEGIA 2024
MAIATZA–AZAROA
Tokiko Zuzenbideko Euskal Mintegi hau EUDELek eta IVAPek elkarrekin diseinatzen duten prestakuntza-eskaintzaren barruan sendotuta dagoen programetako bat da, eta 18. edizioa izango da aurtengoa.
Edizio honetan, 5 saio egingo dira, eta, horietan, honako gai hauek jorratuko dira: Euskara, Tokiko enplegu publikoa, Dokumentu-kudeaketa eta artxiboak, Energia komunitateak eta babesa, Dirulaguntzak eta Lankidetza-hitzarmenak.
2024ko PROGRAMA: (liburuxka deskargatu)
Bost saio (20 ordu): maiatzak 3 eta 31, irailak 27, urriak 25, azaroak 22
*Lehenengo eta laugarren saioak euskaraz emango dira eta bigarrena, hirugarrena eta bosgarrena gaztelaniaz (hitzaldiaren izenburuak hizkuntzari egiten dio erreferentzia).
Ordutegia: 09:30-13:30
Tokia: Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa. BILBO. Maria Diaz Haro kalea 11.
Izen-ematearen epea: apirilak 19
ITINERARIO FORMATIVO EN ADMINISTRACIÓN DIGITAL
EUDELek eta IVAPek Administrazio digitalari buruzko ibilbide berria aurkezten dute. Programa horrek prestakuntza espezializatua eskaintzen du toki-erakundeek administrazio digitalaren aurrean dituzten erronkei aurre egiteko.
Xede-taldea: Euskal Autonomia Erkidegoko toki administrazioetako enplegatuak, profil administratiboa edo teknikoa izatez gainera erakundearen eraldaketa digitalari lotutako zereginak dituztenak edo eraldaketa digitalaren prozesuan sakontzeko interesa dutenak.
Informazio gehiago: LIBURUXKA JEITSI
2024ko ZEHARKAko PRESTAKUNTZA PLANA
EUDEL-IVAP: Laguntzaileak: Foru Aldundiak
Otsailetik abendura, EUDELek, eta IVAPek, Foru Aldundiekin lankidetzan, antolatu duten Zeharkako Prestakuntza Plana 2024 garatuko da, euskal toki- erakundeeko teknikari, administrari eta idazkaritza, kontuhartzailetza eta zuzendaritzako langileentzat.
2024ko Plana aurrez aurreko eta online ikastaroek osatzen dute. Ikastaroen lekua: Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen.
Ikastaroak gaika antolatu dira: Administrazioko oinarrizko gaiak (erregimen juridikoa, kontratazioa…); hirigintza; ingurumena; gizarte zerbitzuak; enplegua; ekonomia eta ogasuna; biztanleria; berdintasuna; modernizazioa; administrazio elektronikoa; berrikuntza; datuak babesa; gobernu ona eta gardentasuna; antolakuntza; lidergoa; giza baliabideak eta zerbitzuaren kalitatea; hizkuntza prestakuntza; etab.
IZEN-EMATEAK, IVAPen web orrian dagoen “Solaskidegune” deituriko aplikaziotik egingo dituzte horretarako izendaturiko prestakuntza koordinatzaileek:
https://apps.euskadi.eus/appcont/solaskide/indice_c.html
2023ko PRESTAKUNTZA PLANAK
PROGRAMA EN TRIBUTACIÓN LOCAL: DEUDA TRIBUTARIA Y PROCEDIMIENTOS EN EL ÁMBITO LOCAL
EUDELek eta IVAPek Tokiko Zergen inguruko Programa berria aurkezten dute. Programa horrek prestakuntza espezializatua eskaintzen du toki-erakundeek dituzten zerga-baliabideak behar bezala kudeatzeko behar den ezagutza sustatzeko.
Xede-taldea: Zerga-kudeaketaren eta kudeaketa ekonomikoaren arloan diharduten toki-erakundeetako langileak.
Izen-ematea:
- Epea: urriaren 6a baino lehen
- Modua: SOLASKIDEGUNE, IVAPen aplikazioaren bitartez. Horretarako, harremanetan jarri dagokion toki-entitateko prestakuntza koordinatzailearekin.
TOKIKO ZUZENBIDEKO EUSKAL MINTEGIA 2023
MARTXOA–AZAROA
Tokiko Zuzenbideko Euskal Mintegi hau EUDELek eta IVAPek elkarrekin diseinatzen duten prestakuntza-eskaintzaren barruan sendotuta dagoen programetako bat da, eta 17. edizioa izango da aurtengoa.
Edizio honetan, 5 saio egingo dira, eta, horietan, honako gai hauek jorratuko dira: Enplegu Publikoa, Administrazio Elektronikoa, Ingurumen Administrazioa, Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema eta Hondakinak eta lurzoru kutsatuak.
2023ko PROGRAMA: (liburuxka deskargatu)
Bost saio (20 ordu): martxoak 17, maiatzak 5, ekainak 2, urriak 6 eta azaroak 10
Ordutegia: 09:30-13:30
Tokia: Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa. BILBO. Maria Diaz Haro kalea 11.
Izen-ematearen epea: martxoak 10
2023ko ZEHARKAko PRESTAKUNTZA PLANA
EUDEL-IVAP-Foru Aldundiak
Otsailetik abendura, EUDELek, IVAPek eta Foru Aldundiek elkarlanean antolatu duten Zeharkako Prestakuntza Plana 2023 garatuko da, euskal toki- erakundeeko teknikari, administrari eta idazkaritza, kontuhartzailetza eta zuzendaritzako langileentzat.
Ikastaroen lekua: Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
Ikastaroak gaika antolatu dira: Administrazioko oinarrizko gaiak (erregimen juridikoa, kontratazioa…); hirigintza; ingurumena; gizarte zerbitzuak; enplegua; ekonomia eta ogasuna; biztanleria; berdintasuna; modernizazioa; administrazio elektronikoa; berrikuntza; datuak babesa; gobernu ona eta gardentasuna; antolakuntza; lidergoa; giza baliabideak eta zerbitzuaren kalitatea; hizkuntza prestakuntza; etab.
IZEN-EMATEAK, IVAPen web orrian dagoen “Solaskidegune” deituriko aplikaziotik egingo dituzte horretarako izendaturiko prestakuntza koordinatzaileek:
https://apps.euskadi.eus/appcont/solaskide/indice_c.html
2022ko PRESTAKUNTZA PLANAK
"PROGRAMA EN TRIBUTACIÓN LOCAL"
EUDELek eta IVAPek Tokiko Zergen inguruko Programa berria aurkezten dute. Programa horrek prestakuntza espezializatua eskaintzen du toki-erakundeek dituzten zerga-baliabideak behar bezala kudeatzeko behar den ezagutza sustatzeko.
Xede-taldea: Zerga-kudeaketaren eta kudeaketa ekonomikoaren arloan diharduten toki-erakundeetako langileak.
Izen-ematea:
- Epea: irailaren 30a baino lehen
Modua: SOLASKIDEGUNE, IVAPen aplikazioaren bitartez. Horretarako, harremanetan jarri dagokion toki-entitateko prestakuntza koordinatzailearekin.
Argibideren bat behar izatekotan, jarri harremanetan IVAP-ekin telefono zenbaki honen bidez: 945 017 653
Toki Zuzenbidearen Euskal Mintegia 2022
MARTXOA · AZAROA 2022
Tokiko Mintegi hau EUDELek eta IVAPek elkarrekin diseinatzen duten prestakuntza-eskaintzaren barruan sendotuta dagoen programetako bat da, eta 16. edizioa izango du aurtengoa.
2022ko Programa. (liburuxka deskargatu)
Edizio honetan, 5 saio egingo dira, eta, horietan, honako gai hauek jorratuko dira: Gainbalioak, Egonkortzea, Kontratazioa eta Funtsen kudeaketa, Udalerriak eta Etxebizitza.
Bost saioak (20 ordu): martxoak 25, maiatzak 13, ekainak 10, urriak 7 eta azaroak 18
Ordutegia: 09:30-13:30
Tokia: Ellacuria gela. Deustuko Unibertsitatea. Ramon Rubial, 1. 48009 Bilbo.
Izen-emate epea: martxoak 11
LIDERGO-GAITASUNAK HOBETZEKO PRESTAKUNTZA-PLANA
IVAP eta EUDELek, UPV-EHUrekin elkarlanean, 2022rako LIDERGO ERALDATZAILEAN oinarritutako prestakuntza programa antolatu dute.
Bi programa bultzatuko ditugu:
1.PROGRAMA (Elebiduna_Programa_udal 1): udal bakarreko ordezkariek hartuko dute parte, 10 lagun gehienez.
2.PROGRAMA 2 (Elebiduna_Programa_udal 1): udal bakarreko ordezkariek hartuko dute parte, 10 lagun gehienez.
Programan aurrez izena emateko epea urtarrilaren 28an amaituko da. Behin betiko izen-ematea aurkezpenaren ondoren egingo da.
Argibideren bat behar baduzu deitu zenbaki hauetara: 945 017 653 / 944 23 15 00
prestakuntzak bilatu
Azken 12 emaitzak erakusten