Udalerri Txikiak
Udalerri txikien egoera zehatza zuzenean eta eraginkortasunez kudeatzeko beharraren aurrean, 2003an “Udalerri txikien batzordea” sortu zen EUDELen.
EUDELen Udalerri txikien batzordea lan-mahai dinamikoa, gardena eta irekia da, 2.000 biztanletik beherako udalerrietako alkateek osatutakoa. Batzordearen xedea da udalerri txikietan etorkizun jasangarria bermatzen, bizitza hobetzen eta udalerri txikien erakargarritasuna handitzen duten proiektuak sustatzea.
Horretarako, Batzordeak akordioak eta hitzarmenak bultzatzen ditu udalerriz gaindiko erakundeekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Foru Aldundiekin, eta lehentasuntzat du, ahal den neurrian, bizilekuaren tamainaren arabera gertatzen diren desparekotasunak (ekipamenduak eta zerbitzuak edukitzeari dagokionean) gainditzea.
Zerbitzu aipagarriak:
- Laguntzen kudeaketarako zerbitzua: INFOUDALA, udalerri txikietarako:
Lehentasunezko tratamendua udalerri txikietarako, informazioa eskuratzeko, zalantzak argitzeko, eta, halaber, erabilgarri izan dakiekeen araudia edota laguntza eta diru-laguntzak aurkitzeko laguntza jasotzeko. Telefonoz eta Internet bidezko aholkularitza.
- Landa-eremuko udalerrietako liburutegi digitalen inguruko hitzarmena.
Sailean bilatu
Azken 7 emaitzak erakusten