Eudel

Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak egiten dituen batzarrekin bat etorriz (otsailean eta urrian), EUDELek “UDALA Udal Finantzaketa” seihileko aldizkari monografikoa argitaratzen du. Bertan, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren batzarretan ematen diren tributu itunduengatiko bilketari buruzko datu gaurkotuen analisia erakusten da, eta Arabako/Bizkaiko/Gipuzkoako tokiko erakundeei helarazten zaie, dagozkien Finantza Lurralde Batzordeetan.

Argitalpena formatu digitalean zein paperean atontzen da, eta oso tresna erabilgarria da udaletan eta beste zenbait erakundetan, informazio fidagarria izateko urteroko aurrekontuak egiteko orduan.

Aldizkaria ez ezik, EUDELek liburuak, gidak eta eskuliburuak ere argitaratzen ditu, udal-kudeaketari, politika sektorialei eta tokiko erakundeetarako interesgarriak diren beste gai batzuei buruz. Argitaratutako liburuak EUDELen bilduma atalean kontsultatu ditzakezu.

Nabarmentzeko liburuak eta erreferentziazko eskuliburuak:

  • Tokiko Direktorioa: Euskadi udalerrietako legealdi guztietako tokiko gida du barne. Besteak beste, udalbatzaren eraketa edota udalerriari nahiz Udalari dagozkion datuak kontsultatu daitezke.
  • Tokiko Gobernuetan boterea transferitzeko gida.
  • Udal-hauteskundeen osterako harrera-eskuliburuak tokiko hautetsi berrientzat.
  • Administrazio-kontrataziorako eskuliburuak.
  • Kontratazio publikoaren arazo praktikoetarako konponbide berritzaileen eskuliburua: argitalpen honen helburua kontratazio publikoan legezkotasuna, eraginkortasuna eta efizientzia hobetzea da.
  • Tokiko berrikuntzarako, Gardentasunerako, Partaidetzarako, Etikarako eta Gobernamendu Onerako gidaliburuak.
  • Berdintasunari buruzko gidak: Emakume hautetsientzako harrera, aholkuak genero-indarkeriako kasuetarako, genero-inpaktuari buruzko ebaluazioak, berdintasunerako ordenantzak...
  • Kudeaketa Publiko Aurreratuko ereduak eta Herritarren Arretarako Zerbitzuen/Izapideen eskuliburuak.