18 GJHetan udalen inbertsioa/ekinbidea ezagutarazteko tresna berriak

EUDELek tresna praktikoen multzo berri bat jarri du udalen eskura, GJH Garapen Iraunkorreko Helburuen arloan bideratutako udal-inbertsioa eta -ekinbidea ezagutarazteko. 2030 Agendako helburuak udalerrietan betetzearen inguruan, toki-erakundeek herritarrak sentsibilizatzea eta ahalduntzea da asmoa, esparru berezitzat hartuta gizarte-kohesioa, ekonomia- eta ingurumen-jasangarritasuna, gobernu irekia eta kalitate demokratikoa.

Tresna-sorta EUDELek landu du, dagoeneko esperientzia daukaten udalak lankide direla —Amurrio, Azkoitia, Ermua, Leioa, Tolosa, Zarautz eta Arabako Errioxako Kuadrilla—. Grafiko eta txosten moldagarrien ereduekin osatuta dago, udalerri bakoitzak, tamaina edo dituen baliabideak edozein direla ere, garapen jasangarriarekin duen konpromisoa dagokion tokiko errealitatean ezagutarazi ahal izan dezan.

Aurrekontuaren jakinarazpena, kontu-ematea eta GJHetarako ekarpena

Tresna horiek Udal-aurrekontua GJHekin lerrokatzen hasteko gida praktikoa oinarri hartuz garatu dira, EUDELek 2024ko irailean eguneratutakoa, hain zuzen. Dokumentu hori izan da, horrenbestez, material multzo berriaren abiapuntua.

Honako hauek dira lau tresna berriak:

Argibideen dokumentua, adierazleekin

1- Aurrekontuak hizkera argian

2- Aurrekontu-itxieraren laburpena

3- Kontuak emateko txostenak

4- 2030 Agendari egindako ekarpenaren txostena