EUDEL Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan arituko da euskal udalerrien 2030 Agendako partaidetza bideratzeko
2021/10/20an, esparru-hitzarmena sinatu zuten EUDELek eta Lehendakaritzako Gizarte Trantsizioko eta 2030 Agendako Idazkaritza Nagusiak, honako helburu honekin: udalek Euskadiko 2030 Agendari ekarpena egiten diotela bermatzea, maila anitzeko gobernantzatik landu beharreko Herri erronka dela kontuan harturik .
Hitzarmen horretan zehazten dira Agenda Euskadin ezartzeko prozesuan tokiko gobernuek koordinaziorako eta parte hartzeko erabilgarri izango dituzten mekanismoak. Helburua da udalen zeregin funtsezkoa eta aktiboa bistaratzea eta sendotzea; hain zuzen ere, udalek garrantzizko zeregina betetzen dute 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programa indartzen, udalerriek sustatutako proiektuen bidez eta erakundeen arteko lankidetzaren bidez.
Hitzarmenean orobat zehaztu da EUDELek 2030 Agendaren Eragile anitzeko foroan izango duen partaidetza.
Erakunde arteko lankidetzaren esparruan, ibilbide propioa egin nahi du Euskadiko Udalen Elkarteak:
GJHekin LERROKATUTAKO AURREKONTUAK
Edizio eguneratua (2024ko iraila) (+ ODS 18)