Jardunaldi hauen bidez, udaletako hautetsi berriei jakintza batzuk emango zaizkie, 2023-2027 agintaldirako, udalak eratu ondoren egingo diren osoko bilkuretan, antolaketari buruzko lehen erabakiak hartzen lagun diezaieten.

Honako gai hauek landuko dira, besteak beste:

  • Udaleko ohiko osoko bilkuren aldizkakotasuna
  • Informazio-batzordeak
  • Arduraldien araubideak eta ordainsariak
  • Ordainketen araubidea, bai bertaratzeagatik, bai kalte-ordainengatik
  • Udal taldeentzako diru-kopuruak
  • Behin-behineko langileak
  • Udalaren ordezkariak izendatzea beste erakunde batzuetan

Euskadiko udaletan antolaketaren arloko erabakiak hartzeko gida praktikoa

GIPUZKOA EKAINAREN 20AN

Tokia

Donostia: Kursaal, 10. aretoa (Zurriola hiribidea 1)

9:30 – 13:00 (kafe-atsedenaldiarekin)

Hizlaria

Begoña Garmendia Vázquez
Idazkaria. Tolosako Udala

ARABA EKAINAREN 21EAN

Tokia

Vitoria-Gasteiz: Europa Biltzar Jauregia, Green aretoa (Gasteiz etorbidea 85)

9:30 – 13:00 (kafe-atsedenaldiarekin)

Hizlaria

Mª Aranzazu Lili Salazar
Idazkaria. Laudioko Udala

BIZKAIA EKAINAREN 22an

Tokia

Bilbao: Foru Agiritegi Historikoa (Mª Díaz de Haro 11)

9:30 – 13:00 (kafe-atsedenaldiarekin)

Hizlaria

Ignacio Javier Etxebarria Etxeita
Idazkaria. Getxoko Udala

HARTZAILEAK

▶ Alkateak
▶ Zinegotziak
▶ Aholkulariak

INFORMAZIOA ETA IZENA EMATEKO EPEA

Parte-hartzea doakoa. Leku-kopuru mugatua. Izen-ematearen hurrenkera errespetatuko da.

Izena emateko azken eguna: 2023ko ekainaren 15ean

EUDELek egitaraua aldatzeko eta prestakuntza saioak ez egiteko eskubidea dauka, izen-emate nahikorik