UDAL AURREKONTUAK GJHekin LERROKATZEKO TRESNA

Tresna aitzindaria da, GJHak udal errealitatera “ekartzeko” aukera ematen duen lehena izaki. Horretarako, GJH bat edo batzuk identifikatu dira 92 programa funtzionaletarako, 24 gastu politikatan multzokatuta.

2022ko Batzar Nagusian EUDELek udal aurrekontuak Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lerrokatzeko lehen metodologia bateratua aurkeztu zueneta EAEko udal guztien esku jarri zuen.

Erakundeen arteko bultzadarekin bat etorriz, gida eguneratzen doa, eta, 2024ko irailean, Euskara eta Kulturari eskainitako 18. GJHa sartzearen alde egin da.

Tresna 10.000 biztanletik beherako udalekin probak egin ziren, eta gero tamaina guztietako udalerrietan ezarri da.

Metodologiak 3 tresna ditu oinarri:

  1. prozesuari buruzko Gida praktikoa;
  2. Excel txantiloia, aurrekontua lerrokatzeko;
  3. emaitzen txostena, ondorioak herritarrei komunikatzen laguntzeko.

Tresna honek garapen jasangarriaren lau dimentsioak uztartzen ditu: soziala, ekonomikoa, ingurumenekoa eta gobernantzari dagokiona (zeharkakoa).

EXCEL lerrokatze-tresna eta emaitzen txostena eskatzeko, jarri harremanetan EUDELekin:

https://www.eudel.eus/web/ods/aurrekontuak/eskaera/index_eu.php