2021eko azaroaren 11ko Batzarrean, EUDELek tokiko sustapenerako 15 proiektu aurkeztu zituen euskal edalerriek Euskal Agendari egindako ekarpen modura.

Ekarpenari buruzko dokumentu hori da EUDELek udalerriei laguntzeko sortutako ibilbide-orria, elkarrekin aurrera egiteko Euskadiko herri eta hirietan GJHak lortzeko bidean. 15 proiektu eraldatzaileren metodologia eta deskribapena biltzen ditu, eta proiektu horiek Euskadiko udalerri sare nagusiak dituzte sustatzaile: Berdinsarea, Basqueskola, Gizonduz, Gobernanza ELoGE, Udalsarea 2030, Euskadi Lagunkoia, Euskal Fondoa, Garapen, Berrituz eta Mugiment, besteak beste.