“HARRERA EHUNDU. Euskadin atzerritarrei harrera emateko tokiko politikak diseinatzeko eskuliburua”

 

EUDELek bultzatu du eskuliburua, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan (Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoa Saila). Dokumentu honek harrera-protokoloak eta udal-zerbitzuak (“harreraguneak”) sortzeko jarraitu beharreko urratsak biltzen ditu; populazio migratzailea gizarteratzera eta komunitatean integratzera bideratuta daude protokolo eta zerbitzu horiek.

Gida hau 19 udalek eta mankomunitatek elkarrekin egindako lanaren emaitza da, eta teknikarien parte-hartzea eta Biltzen-en aholkularitza ditu, integraziorako eta kulturen arteko bizikidetzarako euskal zerbitzuarena, alegia. Horretan, funtsezko printzipioak proposatzen dira, hala nola erantzukizun publikoa eta ikuspegi komunitarioa, harrera integral eta gizatiar baten beharra nabarmentzen dutenak, pertsona migratzaileen eskubideen ildotik.

Ekimen honen helburua da Udalek bizilagun berriei lagun egitea izapide eta zerbitzu/sistema desberdinetarako sarbidean (errolda, osasuna, gizarte zerbitzuak, hizkuntzen ikaskuntza, hezkuntza, enplegua…), “herritartasun osoko” eskubideak bermatuz.

Aurkezpen-jardunaldia 2024/10/30: https://noticias.eudel.eus/eu/noticia/euskadi-aitzindari-udalerrietan-tokiko-harrera-politikak-hedatzen/