Izen-emateak eta matrikula

Izena emateko epea martxoaren 14an amaituko da.

Izena emateko: erantsirik doan izena emateko formularioa bete.

“Enviar/Bidali” sakatu ondoren, datuak automatikoki bidaliko zaizkio HAEE/IVAPi. Bidalketa automatikoarekin arazorik baduzu, mesedez, bidal ezazu galdera-sorta beteta HAEE/IVAPen posta elektronikora: prestakuntza@ivap.es

*Formularioa, halaber, EUDELen webgunetik deskargatu daiteke www.eudel.eus, bai eta HAEE/IVAPen webgunetik ere www.ivap.org

Matrikularen ordainketa

200 euroko prezioaren barruan bost saioak daude. Ordainketa HAEE/IVAPek matrikula konfirmatu ondoren egin behar da, eta banku-transferentzia bidez egingo da. Hona hemen kontu zenbakia:

2 0 9 5 . 0 6 1 1 . 0 9 .3 2 3 0 0 0 3 1 9 9

Ziurtagiria

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE-IVAP) bertaratze-ziurtagiria emango die Mintegiaren 5 saioetatik, gutxienez, 4 saiotara joaten direnei.

HAEE/IVAPek ez ditu inolaz ere bertaratze bakanak ziurtatuko. Saio batera joatea ezinezkoa bada, Eudeli jakinarazi beharko zaio. Toki-erakundeko beste pertsona bati bertaratzeko aukera lagatzea ezarri da, haren datuak adierazita.

EUDELek eta HAEE/IVAPek programa aldatzeko eskubidea dute, bai eta prestakuntza ez egitekoa ere, izen-emate nahikorik egon ezean. Kasu biak ahalik eta azkarren jakinaraziko lirateke.