Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

EUDEL: Babes eta kontingentzia laguntza

Udalentzako maskara dohaintza // NBEz hornitzea eta funtsezko kolektiboentzako testak (Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean)

Udalentzako 300.000 maskarako ezohiko dohaintza

 

EUDELek apirilean 300.000 maskarako ezohiko dohaintza egin die udalei Euskadiko udalerri guztietan doan banatzeko. Udal guztientzako banaketa EUDELetik antolatu eta koordinatu da, populazio-tamainaren arabera. Materiala udalerrietan entregatzen bukatu da maiatzaren 7an, EAEko 1. fasearen hasierarekin batera

Funtsezko kolektiboak babesteko materialez hornitzea

 

Osasun Sailarekiko elkarlanaren esparruan, EUDELek norbera babesteko materialaren (maskarak eta eskularruak) hornidura erregularra koordinatzeko enkargua jaso zuen, funtsezko udal-zerbitzuetako hiru kolektiborentzat: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileak (EELZ), Udaltzainak eta ehorzketetako langileak.

Udalentzako hornidura erregularra martxoaren 27tik maiatzaren 15era (8 aste) luzatu da, eta kolektibo bakoitzarentzat astean behin banatu da material sanitarioa.

  • Hornidura kopurua: 8 entrega, martxoaren 27 eta maiatzaren 15 bitartean
  • Hornitutako materiala guztira: 586.030 maskara eta 586.030 eskularru-pare.

Udalerri laguntzaileen eskualdeko sarea

EUDELek EAEko 252 udalerrientzako hornidura koordinatu du, eta horretarako udal eta mankomunitateen laguntza izan du; Lurralde Historiko bakoitzeko eskualdeen artean antolatutako sarean. EUDELek udalen sare bat osatzen du, eta udalek eskualde bakoitzeko udalerrien artean banatu beharreko materialaren hartzaile gisa lagundu dute, eta hornidura eraginkorra dela ikuskatu dute.

Covid-19 TESTa Suhiltzaileei, Udaltzainei y Etxez Etxeko Laguntzaileei

 

EUDELek eta Osasun Sailak adostu zuten Covid-19 detektatzeko probak (test serologikoak) egitea Suhiltzaile eta Babes Zibileko langileei, Udaltzaingoari eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuari (EELZ).

Neurria erakunde arteko lankidetzaren esparruan adostu da, eta EUDELen bitartez, Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) Aholku Batzordeko kide den aldetik, Lehendakaria zuzendari bakar dela osasun-larrialdian.

EUDELen egitekoa izan da langileen datuak jasotzea, eta Osasun Sailari bidali dizkio kolektibo bakoitzeko langileei deialdia egiteko. Proba borondatezkoa da, baina emaitza positiboa izanez gero, pertsonak ondoren diagnostiko bat egin beharko du PCR bidez. Osasun Sailak dagokion protokoloa bidaliko du.

Informazio gehiagorako: https://noticias.eudel.eus/eu/noticia/eudel-y-el-departamento-de-salud-acuerdan-la-realizacion-de-test-de-covid-19-a-las-policias-locales-y-el-personal-de-ayuda-a-domicilio/