“BRIDGES OF TRUST” / KONFIANTZAZKO ZUBIAK: EUSKADIKO ETA UKRAINAKO UDALERRIEN ARTEKO LANKIDETZA, BERRERAIKITZE-LANETAN LAGUNTZEKO

Bilbao, Donostia eta Vitoria-Gasteiz batera egindako bi aldeko proiektuak babesten ari dira, Novomoskov, Kremenchuk eta Nikopolekin, hurrenez hurren.

EAEko hiriek aholkuak ematen dizkiete Ukrainakoei, herritarrentzat funtsezkoak diren zerbitzuak berreraikitzeko eta berreskuratzeko proiektuetan, hala nola ur-hornidura eta -saneamenduan, eta hango hiri- eta ekonomia-garapenean.

“City to city” lankidetza gauzatu da Ukainako tokiko agintariek Euskadira egundako aztertzeko bisitan, ekainaren 19tik 23ra, EUDELek eta Ukrainako Hirien Elkarteak (AUC) antolatuta.

“BRIDGES OF TRUST” PROIEKTUAREN OHARRA 

AZTERLAN-BISITAREN OHARRA (Ekainak 19-23)

EUDEL da CEMRko (Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluak) Konfiantzazko Zubiak (Bridges of Trust) ekimenean parte hartzeko hautatutako tokiko gobernuen hamar elkarteetako bat. Ekimen horren bidez, laguntza emango da gerran kalte larriak izan dituzten Ukrainako 30 udalerri berreraikitzeko.

Europako Batzordeak bermatuta, nazioarteko lankidetzako esperientzia honek ikuspegi berritzailea du, eta, CEMRz gain, Ukrainako Hirien Elkartearen (AUC) eta Europako U-Lead programaren (Ukraina – Tokiko Ahalduntzea, Fiskalitatea eta Garapena) laguntza du.

EAEko udalek ekimen horretan parte hartzeko baldintzak 2023ko martxoan EUDELeko elkarteburuak eta CEMRko zuzendari nagusiak sinatutako Ulermen Memorandumean ezarrita daude.

Berreraikitzeko lanekin batera, KONFIANTZAZKO ZUBIAK ekimenak Ukrainako tokiko gobernuen gaitasunak indartu nahi ditu, nazioarteko lankidetzarako eta Europaren integraziorako, laguntzeko esperientziak eta historiak partekatuz, tokiko ekintzaren bidez.

Hirien arteko partekatzea “matching”

2023ko otsailaren 15ean, Konfiantzazko Zubiak ekimenak ibilbideari ekin zion, Bruselan ekitaldi hibrido bat eginez. 2023ko irailera arte, EBko tokiko eta eskualdeetako agintarien 10 elkartek 30 udal-lankidetza bideratuko dituzte Ukraina berreraikitzeko.

Euskadiko Udalen Elkartearen kasuan, CEMRk trukea bultzatu du bere homologoarekin (AUC), Euskadi-Ukraina arteko hiru lankidetza bultzatzeko:

  • Bilbo – Novomoskovsk (Dnipro eskualdean).
  • Donostia – Kremenchuk (Poltava eskualdean).
  • Vitoria-Gasteiz – Nikopol (Dnipro eskualdean).

Lortu nahi diren emaitzak:

  • Euskadiko tokiko gobernu-sistema ezagutzea, maila anitzeko lankidetza jorratzea eta jardunbiderik egokienak Ukrainan aplikatzeko aukera ematea;
  • Ukrainako tokiko gobernuko funtzionarioek kontzientzia eta gaitasun handiagoa izatea udalerrien arteko lankidetzarako.
  • Proiektuak planifikatzeko eta garatzeko trebetasunak eta ezagutzak hobetzea, Ukrainako udalerrietarako berreraikitze-proiektuetan ardaztuta.
  • Ukrainako eta Euskadiko tokiko gobernuen arteko harremanak eta elkarteak sendotzea, esperientzia partekatuetan eta ikasitako irakasgaietan oinarrituta;
  • Ideia eta plan zehatzak garatzea Ukrainako eta (herrialdearen izena) udalerrien artean, batera berreraikitzeko proiektuetarako, eta aukera ematea etorkizunean proiektuak aurkezteko autonomia-erkidegoko, estatuko eta Europako finantziaziorako.

Aztertzeko bisitak eta tokiko ordezkarien arteko bilerak

Programaren mugarri gisa, aukera emango da Ukrainako hiru udalerriek EAEko hiru hiriburuetara aztertzeko bisitak egin ditzaten, esperientzia arrakastatsuak eta jardunbide egokiak ezagutzeko, Ukraina berreraikitzeko lanetan aplikatzeko modukoak badira.

Bisita horiek aukera emango dute tokiko ordezkarien arteko aurrez aurreko bilerak egiteko, eta Euskadiren eta Ukrainaren arteko elkartasun- eta laguntza-harremanak estutzeko.

Apirilean hainbat bilera telematiko egin ziren gaiak eta esparruak zehazteko, hirien arteko lankidetza-proiektuak elkarrekin diseinatzeko.

Helburua da irailaren amaieran zehaztu ahal izatea bi aldeen arteko lankidetza-proiektuaren proposamen baliozkotu baten idazketa. Gero, CEMR/U-LEADi aurkeztuko zaio, finantziazio-iturriak bilatzen hasteko.

Lankidetza-eremuak

Lankidetza bakoitzak elkarlanerako gai bat landuko du:

Bilbo – Novomoskovsk lankidetzak uren hornidura eta saneamenduaren inguruan jardungo du, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren esperientzian oinarrituta.

Donostia – Kremenchuk lankidetzan, elkarlanean arituko dira, hiria berreraikitzera eta modernizatzera bideratutako Europako funtsak lortzeko eta kudeatzeko beharrezkoak diren gaitasunak, tresnak eta prozesuak garatzen, eta hiria eraldatzeko proiektuak diseinatzen eta kudeatzen.

Gasteiz – Nikopol lankidetza iraunkortasunaren esparrura bideratuko da, besteak beste, energia-eraginkortasuna, hiri-azpiegitura berdea eta hondakinen kudeaketan, bai eta garapen iraunkorraren arloko udal-plangintzan ere.

Gainera, proiektu guztiek genero-ikuspegia jaso beharko dute, eta lankidetza globala egongo da emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren arloan.

Elkartasun Foroa

Bigarren mugarri garrantzitsu gisa, EUDELek, U-LEADek eta CEMRk Elkartasun Foro telematiko bat antolatuko dute EAEko udal guztiei zuzenduta. Helburua da Konfiantzazko Zubiak proiektuaren emaitzak aurkeztea eta esperientziaz baliatzea, interesa duten EAEko beste udalerri batzuekin aliantza berriak egiteko.

Ekitaldi hau plataforma bat izango da Ukrainako hirietako errealitatea bertatik bertara ezagutzeko eta hango biztanleen beharrak zein diren jakiteko.

Udalerri gisa erronketan eta ohiko arazoetan laguntzeaz gain, Foroa lagungarria izango da elkarteko alde guztientzat epe labur eta luzera izan ditzakeen onurak aurkezteko, hala nola berreraikitzeko proiektuetan lankidetzan aritzea.

INFORMAZIO GEHIAGO: Konfiantzazko zubiak programari buruzko informazioa