UDALERRI TXIKIEN BATZORDEA
Udalerri Txikien Batzordea udalerrietako hautetsiek osaturiko Lan Mahai bat da. 2.000 biztanletik beherako udalerriei zerbitzua emateko egiten dute lan, eta helburua honelako proiektuak sustatzea da:

    • Euskadiko udalerri txikiei etorkizun iraunkorra bermatzen dietenak.

 

    • Udalerri txikietako biztanleen bizi-kalitatea hobetuko dutenak.

 

    • Udalerri txikiak lantoki eta bizileku modura erakargarri egiten dituztenak.

 

  • Ahal den neurrian eta bizilekuaren tamainaren arabera, ekipamendu eta zerbitzuei dagozkien desberdintasunak gainditzen lagunduko dutenak.

LTDari buruzko informazioa

Udalerri Txikien Batzordearen Plan Gidaria