Prestakuntzako programa honen bidez gaitasun eta tresna jakin batzuk eskaini nahi zaizkie Euskadiko Udaletako hautetsiei, gobernu-eginkizunak garatzeko orduan lagungarri gerta dakizkien.
Ikastaroen programak EDIZIO BI izango ditu, euskaraz eta gastelaniaz, 2015ko urritik azaro arteko zenbait egunetan.
Programak aurrez aurreko saioak ditu, bai halaber udal-kudeaketari eta udalen antolaketa juridiko eta ekonomiko-finantzarioari buruzko alderdi zehatzak lantzeko material eta dokumentu osagarriak.
Programaren zuzendaritza eta koordinazioa: EUDEL
Idazkaritza teknikoa: IVAP
Hartzaileak:
Alkateak
Zinegotziak
Behin-behineko langileak (gobernu-aholkulariak edo udal-taldeak)
Data: Urritik azarora, 2015
Bi edizioak: euskaraz eta gaztelaniaz, zenbait egunetan. (ikusi programa)
Lekua: DURANGO Landako Erakustazoka. Landako etorbidea, 6.
Ordutegia: 09:30-13:30
Egitura eta formatua:
Edizioak: euskaraz eta gaztelaniaz, zenbait egunetan.
Bost saio; saio bakoitzak lau ordu iraungo ditu.
Saioen edukiak (edizio bietan, euskaraz eta gaztelaniaz)
- “Oinarrizko gaitasunak, udaletan eginkizun politikoa garatzeko lagungarri”
- “Kudeaketa aurreratuaren ereduak”/ “Izapideen eskuliburua eta HAZ”
- “Udal jasangarriak. Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa”
- “Komunikazio politikoa”/ “Negoziazio-teknikak”
- “Toki Gobernantza egokia: Berdintasuna, etika publikoa, gardentasuna eta hiritarren partaidetza”
*GOMENDATUTAKO GIDA
“Tokiko Politika berriaren ardatzak 2015-2019”
Euskal Udaletako hautetsientzako harrera euskliburua
(argitalpena: 2015eko maiatza)
https://www.eudel.eus/web/docum/manualacogida/
Harrera_eskuliburuaEUDEL2015_2019.pdf

