MARTXOAREN 8a ‘EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA’

Martxoaren 8a dela eta, ‘Emakumeen Nazioarteko Eguna’, EUDELeko Batzorde Eragileak berretsitako Adierazpen Instituzionala bidaltzen zaie Euskadiko Udalei.

Aurten da Toki Bizitzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Europako Gutunaren 10. urteurrena. Aldi berean gertatu da EUDELen lehendakaritza Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluko (CCRE-CEMR) Berdintasun Batzordean. Ibon Uribe Galdakaoko Alkateak izango du ordezkaritza, bi urtez.

Testuinguru honetan, martxoaren 8a ospatzea oso une egokian dator Euskadiko udalek berdintasuna inplementatzeko konpromisoa berrindartu dezaten eta, xede horri begira, europar mailako berdintasunerako Gutunari bultzada berria eman diezaioten.

Horregatik guztiagatik, Adierazpen instituzional honen bidez EUDELek dei egiten die udalei ‘Emakumeen Nazioarteko Eguna’ ospatzeko, nola eta Europako Gutunari atxikiz eta/edo berau garatuz, bai halaber udalerrietan bultzatuko diren ekimenen bitartez.

 

 

MARTXOAK 8rako Adierazpena

“Zer gertatzen da emakumeek ez badute zaintzen, ez kontsumitzen, ez lan egiten, ezta parte hartzen ere?”



Martxoaren 8a dela eta, ‘Emakumeen Nazioarteko Eguna’, EUDELek Adierazpen instituzional bat prestatu du eredu gisa eta, ohikoa den moduan, Euskadiko udalen esku jarri da, aipatutako oroitzapen ospakizunaren aurretik. Aipatutako adierazpena udaletara igortzearen xedea da erreferentzia-eredu bat izan dezaten, baita berau udal errealitate bakoitzera egokitu ahal izatea ere.

Aurten Adierazpena proposatzen du: “Zer gertatzen da emakumeek ez badute zaintzen, ez kontsumitzen, ez lan egiten, ezta parte hartzen ere?”

Lehengo urteko ereduak