|
 |
Tokiko Zuzenbidearen Euskal Behatokiaren buletin digitala Tokiko Zuzenbidearen Euskal Mintegia EUDEL/IVAP
|
2017 05 08 |
|
|
|
|
|
|
Estatuko 2017rako Aurrekontu Orokorren Legearen proiektua
|
|
Proiektu horren osoko eztabaida egin ondoren, eta artikuluen zuzenketak aurkezteko epea —maiatzaren 5era artekoa— amaitutakoan, Aurrekontuen Batzordeak zuzenketak aztertu, eztabaidatu eta bozkatuko ditu.
Batzordeak irizpena egingo du maiatzaren 26a baino lehen, eta irizpen hori osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko da, talde parlamentarioek bizirik eusten dieten zuzenketekin eta boto partikularrekin batera. Eztabaida hori maiatzaren 29tik ekainaren 1era bitartean egingo da. Bertan, ministro bakoitzak berari dagozkion partidak azalduko ditu, eta taldeek sekzioei egin dizkieten zuzenketak defendatuko dituzte.
Kongresuak onartzen duen testua Senatuan izapidetzen jarraituko da. Goi-ganberak testua aldatzen ez badu, aurrekontuak onartuta geratuko dira; zuzenketak egiten baditu edo proiektuari betoa jartzen badio, proiektua atzera itzuliko zaio Kongresuaren Osoko Bilkurari, aldaketak mantendu ala ezeztatzea erabaki dezan, edo, kasua bada, betoa ken dezan. Izapidetze-egutegia.
|
|
Lege-proiektuaren testua
|
|
Sektore Publikoko Kontratuen Legearen proiektua, zeinaren bitartez Espainiako ordenamendu juridikoan txertatzen baitira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak, 2014ko otsailaren 26koak
|
|
Proiektu hori 2016ko azaroaren 29an kalifikatu zen, eta izapidetzea eta Funtzio Publikoko Batzordean egiten ari da. - Artikuluen zuzenketak (2017ko martxoaren 16ko BOCG).
|
|
Lege-proiektuaren testua
|
|
Lege-proiektua, uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzkoa, zeinaren bitartez Espainiako ordenamendu juridikoan txertatzen baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/25/EB Zuzentaraua, 2014ko otsailaren 26koa
|
|
Proiektu hori Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Batzordea ari da izapidetzen. - Aurkeztutako zuzenketak, eta artikuluen zuzenketen aurkibidea. (2017ko martxoaren 13ko BOCG).
|
|
Proiektuaren testua
|
|
|
| Tokiko sektore publikoko erakundeen barne-kontrolari buruzko araubide juridikoa |
|
Ministroen Kontseiluak onartu duen errege-dekretu batek barne-kontrolerako egitura komun bat ematen die toki-erakundeei, erreferentzia gisa harturik Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren (IGAE) eredua, erabat errespetatuz toki-erakundeen autonomiaren printzipioa eta erakundeok beren burua antolatzeko duten ahalmena.
Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko 2013ko abenduaren 27ko Legeak toki-erakundeen esparruan ekonomia- eta aurrekontu-kontrol zorrotzagoa ezartzeko behar ziren prozedurak arautzeko eta kontu-hartzailetzaren egitekoa indartzeko agindu zion Gobernuari.
|
|
Informazio gehiago
|
|
|
|
Beste dokumentu interesgarri batzuk
|
|
Doktrina-azterlanak
|
|
- Elrecurso contencioso-administrativoen materia de transparencia y su necesariareforma, Miguel Ángel Blanes (egilearen blogean argitaratua, 2017ko apirilaren 28an).
- Elimpacto de la integración europea enelactual modelo de gobernanzalocal, Catalina Ruiz-Rico Ruiz (INAPen La Administración al día newsletterrean argitaratua, 2017ko apirilaren 25ean).
- ¿Sobresalientesentransparencia?, Rafael Jiménez Asensio (La Mirada Institucional blogean argitaratua, 2017ko apirilaren 22an).
- La selección del Agente Urbanizador, José Enrique Candela Talavero, (Observatorio Contratación Pública blogean argitaratua, 2017ko apirilaren 17an).
- Nueva Sentencia del Tribunal Constitucionaldeclarando la inconstitucionalidad del ImpuestosobreelIncremento de Valor de losTerrenos de Naturaleza Urbana, referida ahora a la Norma Foral de Álava, Diego Marín-Barnuevo (Instituto de Derecho Local-UAMen blogean argitaratua, 2017ko otsailaren 20an).
- ¿UnafunciónPública sin valores? Rafael Jiménez Asensio (La Mirada Institucional blogean argitaratua, 2017ko apirilaren 1ean).
|
|
2017-2020 bitarteko Egonkortasun Programaren eta 2017ko Erreformen Programa Nazionalaren eguneratzea
|
|
Ministroen Kontseiluak erabaki du Europako Batzordeari igortzea Espainiako 2017-2020 bitarteko Egonkortasun Programa eta Espainiako Erresumako 2017ko Erreformen Programa Nazionala. EBi dokumentu horietan, Gobernuak azaltzen du nola eboluzionatu duen azken aldian Espainiako ekonomiak, noraino egin duen aurrera bere erreformen agendan eta zenbateraino bete dituen Europako Kontseiluak 2016ko uztailean egindako berariazko gomendioak. Gainera, epe ertaineko jokaleku makroekonomiko eta fiskala azaltzen du.
|
|
Ogasuneko Ministerioaren prentsa-oharra
|
|
Txosten berezia - Espainian kontratazio publikoa kontrolatzeko sistema |
|
Kontratazio Publikoaren Behatokiak 'Espainian kontratazio publikoa kontrolatzeko sistema’ izenburuko bere lehen txosten berezia argitaratu du. Egilea José María Gimeno Feliú zuzendarikidea da. Dokumentuan Espainiako kontratazio publikoaren gaurko egoerari buruzko analisi mardula eskaintzen da eta halaber zenbait proposamen eta ondorio azaltzen dira, sektorea hobetzea xede dutenak.
Kontratu publiko gardenak. Kontratazio Publikoaren Behatokiaren eta Espainiako Gardentasun Internazionala erakundearen ekimena.
|
|
Txostena deskargatu
|
|
| “Bizkaiko Gardentasunerako 2017-2019 bitarteko Foru Plana” |
|
EBizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Arauan bertan jasotako konpromisoa da 2017-2019 bitarteko hiru urteko Gardentasun Plana, eta hauxe du ardatz nagusia: modu aktiboan eskaintzen diren edukiak ugaritu eta hobetzea, eta barne-kudeaketako prozesuetan gardentasuna sartzea.
Plana 24 ekintzatan banatuta dago eta ekintzok sei ardatzen inguruan sailkatuta daude. Hona ardatzak: Bizkaiaren irudia finkatzea lurralde garden gisa; publizitate aktiboa bultzatzea eta beraren edukiak hobetzea; gardentasuna areagotzea Foru Aldundiaren kudeaketa-prozesu nagusietan, esaterako kontratazioan edo araugintzan; informazio publikoaren eskuragarritasuna hobetzeko komunikazio bide berriak garatzea; gardentasuna kudeatzeko barne-gaitasunak sortzea; eta gardentasunaren kudeaketa ebaluatzea, kanpo-egiaztapena barne.
|
|
Gardentasunerako Foru Planaren testua
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Estatuko legeria
|
|
7/2017 Errege Lege Dekretua, apirilaren 28koa, Enplegurako Aktibazio Programa luzatzen eta aldatzen duena (2016ko apirilaren 29ko BOE, 102. zk.).
2017ko apirilaren 5eko Ebazpena, Altxorraren Zuzendaritza Nagusiarena, honako honen 1. eranskina eguneratzen duena: 2016ko irailaren 16ko Ebazpena, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiarena, autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen zorpetze-eragiketei eta eratorriei aplikatzekoa den finantza-zuhurtasuneko printzipioa definitzen duena (2017ko apirilaren 6ko BOE, 82. zk.).
2017ko martxoaren 6ko Ebazpena, Altxorraren Zuzendaritza Nagusiarena, honako honen 1. eranskina eguneratzen duena: 2016ko irailaren 16ko Ebazpena, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiarena, autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen zorpetze-eragiketetan eta eratorrietan aplikatzekoa den finantza-zuhurtasuneko printzipioa definitzen duena (2017ko martxoaren 8ko BOE, 57. zk.).
|
|
|
|
| Euskal Autonomia Erkidegoa |
|
2/2017 Legea, apirilaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena (2017ko apirilaren 19ko EHAA, 74. zk.).
44/2017 Ebazpena, apirilaren 3koa, dGobernuko eta Parlamentuarekiko Harremanetarako Idazkaritzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara eman dadila Estatuko Administrazio Orokorrarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, administrazio elektronikoko oinarrizko konponbideak trukatzekoa (2017ko apirilaren 21eko EHAA, 76. zk.).
|
|
|
|
| Arabako Lurralde Historikoa |
|
9/2017 Foru Araua, apirilaren 12koa, Arabako Foru Aldundiaren Obra eta Zerbitzuen Foru Plana arautzen duena (2017ko apirilaren 27ko ALHAO, 48. zk.).
8/2017 Foru Araua, apirilaren 12koa, martxoaren 28ko 3/2017 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua baliozkotzeko dena, hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zergarekin lotua (2017ko maiatzaren 3ko ALHAO, 49. zk.).
7/2017 Foru Araua, apirilaren 12koa, zeinaren bidez berresten baita Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena izenpetzea, Arabako lurralde historikoko foru sektore publikoa Kontratazio Publikoa Euskadin izeneko plataforman sartzeko (2017ko maiatzaren 3ko ALHAO, 49. zk.).
6/2017 Foru Araua, martxoaren 29koa, Arabako Foru Aldundiaren eta Burgoseko Probintzia Diputazioaren artean Trebiñuko enklabeari buruzko elkarlanerako esparru hitzarmena berrestekoa (2017ko apirilaren 10eko ALHAO, 42. zk.).
5/2017 Foru Araua, martxoaren 22koa, ekainaren 30eko 19/1997 Foru Araua, Arabako Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsa arautzen duena, aldatzekoa (2017ko apirilaren 3ko ALHAO, 39. zk.).
3/2017 Foru Araua, martxoaren 15ekoa, otsailaren 28ko 2/2017 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua baliozkotzeko dena, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aldatzen duena lurzoru klausula deritzenei dagokienez (2017ko martxoaren 24ko ALHAO, 35. zk.).
Foru Gobernu Kontseiluaren 3/2017 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, martxoaren 28koa, hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen zergarekin lotua (2017ko apirilaren 5eko ALHAO, 40. zk.).
Foru Gobernu Kontseiluaren 2/2017 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, otsailaren 28koa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aldatzen duena lurzoru klausula deritzenei dagokienez (2017ko martxoaren 8ko ALHAO, 28. zk.).
Foru Gobernu Kontseiluaren 5/2017 Foru Dekretua, otsailaren 21ekoa, Foru Aldundi honen Gardentasunaren Foru Kontseilua eratzen duena, eta haren antolaketaren eta funtzionamenduaren arautegia onartzen duena (2017ko martxoaren 1eko ALHAO, 25. zk.).
111/2017 Foru Agindua, martxoaren 17koa, onartzen duena udalek eta kuadrillek sustatutako kultura jardueretarako dirulaguntzen 2017ko deialdi publikoa (2017ko apirilaren 10eko ALHAO, 42. zk.).
Foru Gobernu Kontseiluaren 186/2017 Erabakia, martxoaren 28koa, onartzen duena Arabako toki erakundeei Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsean dagozkien partizipazioen banaketa, 2016ko likidazioarena (2017ko apirilaren 5eko ALHAO, 40. zk.).
|
|
|
|
| Bizkaiko Lurralde Historikoa |
|
1/2017 Foru Dekretu Arauemailea, martxoaren 7koa, 2013ko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoa, aldatzen duena, zoru-klausula deritzenei dagokienez (2017ko martxoaren 14ko BAO, 51. zk.).
Bizkaiko Foru Aldundiaren 24/2017 Foru Dekretua, martxoaren 7koa, Horren bidez, Foru Aldundiaren diru-laguntzen oinarriak eta deialdia onartzen dira, 5.000 biztanle baino gutxiagoko Bizkaiko udalerriek 2017ko ekitaldian kultur jarduerak egiteko (2017ko martxoaren 15eko BAO, 52. zk.).
Bizkaiko Foru Aldundiaren 11/2017 Foru Dekretua, otsailaren 28koa, Bizkaiko Foru Aldundiaren 169/2014 Foru Dekretua, abenduaren 16koa, aldatzen duena. Azken dekretu horren bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoko aurrekontuei buruzko Araudi orokorra onetsi zen (2017ko martxoaren 10eko BAO, 49. zk.).
|
|
|
|
|
|
|
| Nafarroako Foru Komunitatea |
|
3/2017 Foru Legea, apirilaren 6koa, Nafarroako Sinboloei buruzko apirilaren 4ko 24/2003 Foru Legea indargabetzen duena (2017ko apirilaren 11ko NAO, 71. zk.).
2/2017 Foru Legea, apirilaren 6koa, zergadunak zoru-klausulei dagokienez babesteari buruzkoa (2017ko apirilaren 11ko NAO, 71. zk.).
1/2017 Foru Legea, martxoaren 9koa, zeinaren bidez indargabetzen baita otsailaren 27ko 2/1997 Foru Legea, jarduera ekonomikoetako poligonoak herrietan sustatzeko laguntzei buruzkoa (2017ko martxoaren 23ko NAO, 58. zk.
|
|
|
BESTE AUTONOMIA ERKIDEGO BATZUETAKO TOKI-EREMUARI BURUZKO LEGERIA
ANDALUZIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA 2/2017 Legea, martxoaren 28koa, Andaluziako memoria historiko eta demokratikoari buruzkoa (2017ko apirilaren 3ko BOJA, 63. zk.). 1/2017 Lege Dekretua, martxoaren 28koa, Andaluziako haur-hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea sustatzeko presako neurriei buruzkoa (2016ko martxoaren 29ko BOJA berezia, 1. zk.).
ARAGOIKO AUTONOMIA ERKIDEGOA 2/2017 Legea, martxoaren 30ekoa, zergen arloko presako neurriei buruzkoa (2017ko apirilaren 3ko BOA, 64. zk.).
KANTABRIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA Kantabriako 4/2017 Legea, apirilaren 19koa, zeinaren bidez aldatzen baita martxoaren 28ko 1/2011 Legea, Kantabriako bitartekotzari buruzkoa (2017ko apirilaren 27ko BOC, 81. zk.).
KANARIETAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA 1/2017 Legea, martxoaren 17koa, zeinaren bidez aldatzen baita apirilaren 8ko 16/2003 Legea, genero-indarkeriaren aurkako prebentzioari eta emakumeen babes osoari buruzkoa (2017ko martxoaren 27ko BOC, 60. zk.).
KATALUNIAKO GENERALITAT 2/2017 Lege Dekretua, apirilaren 4koa, ontziratutako edari azukredunen gaineko zergaren indar-hartzea aldatzen duena eta turismo-establezimenduetako egonaldien gaineko zergaren tarifa aplikagarria zehazteko araua ezartzen duena (2017ko apirilaren 6ko DOGC, 7345. zk.). 5/2017 Legea, martxoaren 28koa, neurri fiskal, administratibo eta finantzarioei eta sektore publikoko neurriei buruzkoa, eta zenbait zerga sortu eta arautzekoa: saltegi handien gaineko zerga, turismo-establezimenduetako egonaldien gainekoa, elementu erradiotoxikoen gainekoa, ontziratutako edari azukredunen gainekoa eta karbono dioxidoa isurtzearen gainekoa (2017ko martxoaren 30eko DOGC, 7340. zk.). 4/2017 Legea, martxoaren 28koa, Kataluniako Generalitat-en 2017rako aurrekontuei buruzkoa (2017ko martxoaren 30eko DOGC, 7340. zk.).
MURTZIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA 1/2017 Lege Dekretua, apirilaren 4koa, Mar Menor aintzirako ingurumen-jasangarritasuna bermatzeko presako neurriei buruzkoa (2017ko apirilaren 6ko BORM, 80. zk.).
ASTURIASKO PRINTZERRIA Asturiasko Printzerriko 3/2017 Legea, apirilaren 7koa, zorpetzea baimentzekoa (2017ko apirilaren 8ko BOPA, 82. zk.) Asturiasko Printzerriko 2/2017 Legea, martxoaren 24koao, bigarren aldiz aldatzen duena Asturiasko Printzerriko azaroaren 23ko 3/2004 Legea, mendiei eta baso-antolamenduari buruzkoa (2017ko martxoaren 31ko BOPA, 75. zk.).
ERRIOXAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA 3/2017 Legea, martxoaren 31koao, 2017. urterako zerga- eta administrazio-neurriei buruzkoa (2017ko apirilaren 1eko BOR, 39 zk.). 2/2017 Legea, martxoaren 31koa, Errioxako Autonomia Erkidegoaren 2017rako aurrekontu orokorrei buruzkoa (2017ko apirilaren 1eko BOR, 39. zk.).
VALENTZIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA Generalitat-en 9/2017 Legea, apirilaren 7koa, Valentziako Kultura Ondareari buruzko 4/1998 Legea aldatzen duena (2017ko apirilaren 11ko DOGV, 8019. zk.). Generalitat-en 8/2017 Lege Integrala, apirilaren 7koa, identitaterako eta generoaren adierazpenerako eskubidea aitortzen duena Valentziako Komunitatean (2017ko apirilaren 11ko DOGV, 8019. zk.). Generalitat-en 7/2017 Legea, martxoaren 30ekoa, pertsonei osasun-arloko zerbitzuak emateko ekintza itunduari buruzkoa (2017ko apirilaren 6ko DOGV, 8016. zk.). Generalitat-en 6/2017 Legea, martxoaren 24koa, indarrik gabe uzten duena Generalitat-en ekainaren 30eko 6/2009 Legea, amatasunaren babesari buruzkoa. (2017ko martxoaren 29ko DOGV, 8010 zk.).
|
|
|
|
|
|
|
| Konstituzio Auzitegia |
|
37/2017 Epaia, 2017ko martxoaren 1ekoa. Osoko Bilkurao. 6444/2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazo prejudiziala, zerga-arloko zenbait foru arauri buruzkoa. Administrazioarekiko Auzietarako Gasteizko 3. Epaitegiak planteatu zuen, uztailaren 19ko 46/1989 Foru Arauaren (Arabako Lurralde Historikoko hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarena) zenbait manu zirela-eta, batetik, eta Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginaren (martxoaren 5eko 2/2004 Legintzako Errege Dekretuak onartua) 107. eta 110.4 artikuluak zirela-eta, bestetik. Ahalmen ekonomikoaren printzipioa eta konfiskagarritasunaren debekua: ez da bidezkoa konstituzio-kontrakotasuneko arazoa onartzea; zerga-arloko arauaren manuak deusezak dira, hiri-lurren balioaren gehikuntzarik gabeko egoera batzuk zergapetzen dituztelako (Konstituzio Auzitegiaren 26/2017 Epaia).
19/2017 Epaia, 2017ko otsailaren 2koa. Osoko Bilkura. 2256/2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa. Gobernuko presidenteak jarri zuen, Kataluniako Parlamentuaren uztailaren 21eko 16/2015 Legearen (Generalitat-eko Administrazioaren eta Kataluniako toki-gobernuen jarduera administratiboa sinplifikatzekoa eta jarduera ekonomikoa sustatzekoa) 19.6 artikulua zela-eta. Administrazio publikoen eta toki-erakundeen araubide juridikoaren gaineko eskumenak: udalerriaz azpiko toki-entitateen karakterizazio subjektiboa berekin dakarren lege-manu autonomikoa deuseza da (Konstituzio Auzitegiaren 41/2016 Epaia).
|
|
Auzitegi Gorena eta EAEko Auzitegi Nagusia
|
|
Auzitegi Gorenaren 257/2017 Epaia, 2017ko martxoaren 28koa, Ezetsi egiten ditu doktrina bateratzeko kasazio-errekurtso batzuk, Madrilgo Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salak, 565/2014 erregutze-errekurtsoan, 2015eko otsailaren 11n emandako epaiaren aurka jarriak.
Auzitegi Gorenaren 937/2017 Epaia, 2017ko martxoaren 14koa. 646/2016 kasazio-errekurtsoa, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Bigarren Sekzioaren epai baten kontrakoa. Epai hori 2016ko urtarrilaren 26an eman zen, 36/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, Urola Itsasadarra Babesteko eta Mantentzeko Plan Bereziaren behin betiko onarpenari buruzkoan.
Auzitegi Gorenaren 789/2017 Epaia, 2017ko martxoaren 2koa. 2662/2015 kasazio-errekurtsoa, berraztertze-errekurtso baten ustezko ezespenaren eta geroago berariaz emandakoaren kontrakoa. Errekurtso horretan aurkaratu egin ziren Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiak 2011ko urriaren 5ean emandako ebazpena eta aurreko hori zuzentzeko 2012ko urtarrilaren 13an emandako beste ebazpen bat; horien xedea zen finka baten prezio justua zehaztea (1. finka gisa identifikatutakoa, Galeako zubiaren, itsaslabar-gainaren eta udal-hilerriaren artean dagoen erabilera babestuko espazio libreen sistema orokorra gauzatzeko proiektuan).
EAEko Auzitegi Nagusiaren 318/2017 Epaia, 2017ko. urtarrilaren 24koa. Administrazioarekiko Auzien Sala, 1. Sekzioa. Zati batean baiesten du Estatuko Administrazio Orokorrak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtso bat, herritarrek udal-esparruan parte hartzea arautzen duen Elgetako Udalaren ordenantzaren 10. artikuluaren aurkakoa. Erabat deusez deklaratzen ditu herri-kontsulten motei buruzko 10. artikuluko 4. zenbakiko B) eta D) letrak.
EAEko Justizia Auzitegiaren 306/2017 Epaia, 2017ko. urtarrilaren 20koa. Administrazioarekiko Auzien Sala, 1. Sekzioa. Baietsi egiten du Estatuko Administrazio Orokorrak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtso bat, herritarren parte-hartzeari, informazioari eta gardentasunari buruzko Astigarragako udal-ordenantzaren 16. eta 19. artikuluetako alderdi batzuen kontrakoa.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Lehendakariak bilera egin du EBko Eskualdeetako Lantaldeko presidente Markku Markkularekin |
|
Lehendakariak, Iñigo Urkulluk, gaur arratsaldean Markku Markkula hartu du Ajuria Enean, EBko Eskualdeetako Lantaldeko presidentea. Egunotan Markkula Euskal Autonomia Erkidegoan dago, Eskualdeetako Lantaldearen “Science Meets Regions Seminar” mintegian buru izateko. Industriaren lehiakortasunaren hobekuntzan eskualdeek betetzen duten eginkizun garrantzitsua sakon aztertuko da jardunaldi horretan.
|
|
Informazio gehiago
|
|
|
|
| Klima-aldaketa EBko ingurumen-araudiaren aplikazioaren berrikuspenaren pean jar dadin nahi dute toki-gobernuek |
|
Europako Eskualdeetako Lantaldeko Ingurumen, Klima Aldaketa eta Energia Batzordeak bilera egin du Bruselan, eta zerrendan garrantzizko aztergaiak izan ditu, besteak beste Energiaren Batasunaren gobernantza berria, klima-aldaketaren aurkako borrokaren finantzaketa eta elektrizitatearen merkatuak.
|
|
Informazio gehiago
|
|
|
|
Europaren etorkizunaz gogoetan: azken emaitza bezain garrantzitsua da oinarritik hasten den kontsulta-prozesua
|
|
Erromako Tratatuaren 60. urteurreneko ospakizunen ostean eta Europaren etorkizunari buruzko Europako Batzordearen Liburu Zuria argitaratutakoan, Europako Eskualdeetako Lantaldeko Herritartasunerako, Gobernantzarako eta Erakunde eta Kanpo Arazoetarako Batzordeko (CIVEX) kideek eskualdeen eta hirien ikuspegitik Europaren ikusmolde berri bat garatzeko orduan jokoan dauden gaiak eztabaidatu zituzten atzo.
|
|
Informazio gehiago
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
UDALA
|
|
Udal Finantzaketa Euskadiko Udalen Elkartearen aldizkaria, 160. zk. 2017ko martxoa
|
|
Deskargatu
|
|
|
|
| Herri Arduralaritzako Euskal Aldizkaria |
|
107. zk., urtarrila-apirila IVAP, 2017
|
|
Aurkibidea ikusi
|
|
|
|
Pertsonak eta Antolakunde Publikoak Kudeatzeko Euskal Aldizkaria
|
|
Zenbaki berezia IVAP, 2017
|
|
Aurkibidea ikusi |
|
|
|
|
Tratado de DerechoEconómico Local
|
|
Koordinatzailea: Francisco Velasco Marcial Pons, Madril, 2017
|
|
Aurkibidea ikusi
|
|
|
|
Alas puertas de la administración digital
|
|
Una guíadetallada para la aplicación de lasleyes 39/2015 y 40/2015 Egileak: Agustí Cerrillo i Martínez (koord.) / Mario Alguacil Sanz / Sandra González Aguilera / M. Ascensión Moro Cordero INAP, 2017
|
|
Informazio gehiago
|
|
|
|
Revista de Administración Pública
|
|
202. zk. 2017ko urtarrila-apirila CEPC, Madril
|
|
Informazio gehiago
|
|
|
|
Losserviciospúblicoslocales. Remunicipalización y nivelóptimo de gestión
|
|
Actas del XXI Congreso de la Asociación Ítalo-Española de Profesores de Derecho administrativo. (26-28 de mayo de 2016).
Democracia y Gobierno Local fundazioa, Iustel, Madril, 2017
|
|
Informazio gehiago
|
|
|
|
Reglamento de ControlInternoLocal
|
|
Función interventora, control financiero permanente y auditoría pública. Zuzendaria: Manuel Fueyo Bros Aranzadi argitaletxea, 2017
|
|
Informazio gehiago
|
|
|
|
Buengobierno, transparencia e integridadinstitucional enelgobiernolocal |
|
Koordinatzailea: Xavier Forcadell i Esteller Zuzendaria: Manuel Villoria Mendieta Tecnos argitaletxea Madril, 2016
|
|
Informazio gehiago
|
|
|
|
ToolboxofMigration-relatedelementsforthecity resiliencestrategy
|
|
Migrazioen Nazioarteko Erakundea 2016ko abendua
|
|
Deskargatu
|
|
|
|
| Carta Local aldizkaria, 301. zk. |
|
Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa (FEMP), 2017ko apirila
|
|
Informazio gehiago
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Toki-ogasunei buruzko jardunaldia
|
|
Eguna: ekainaren 9a Bizkaiko Abokatuen Bazkunaren ekitaldi-aretoa (Bilbo).
|
|
Informazio gehiago
|
|
|
|
| Inbertsio Proiektuen Europako Ataria |
|
Informazio-gosaria: eskualde eta hiriei beren proiektuak arrakastaz sustatzen laguntzea. Eguna: maiatzaren 30a Lekua: Brusela
|
|
Informazio gehiago |
|
|
|
| Partaidetzazko Demokraziaren Nazioarteko Behatokiaren XVII. Konferentzia |
|
Eguna: 2017ko ekainaren 17tik 19ra arte Lekua: Montreal
|
|
Informazio gehiago |
|
|
|
Europako Eskualde eta Hirien Astea
|
Noiz: 2017ko urriaren 9tik 12ra arte Brusela |
|
Informazio gehiago |
|
|
|
|