JARDUNALDIA, EKAINAK 26 (Aurrez aurre/ Online):
ALDI BATERAKO LAN-KONTRATAZIOKO ARAUBIDE BEREZIAK: ARTISTENA ETA ALDI BATERAKO LANEKO ENPRESENA
Jardunaldi honen bidez, toki-erakundeen egunerokoan hain garrantzitsuak diren gai hauei buruzko azalpen praktiko eta egokia eman nahi da:
Alde batetik, toki-erakundeek artistekin aldi baterako lan-kontratuak egiteko duten araubide bereziaren edukia eta ezaugarriak, bai eta arte-arloarekin lotutako instrumentu-lanak egiten dituzten pertsonenekin ere. Hori argitzeko, honako eremu hauek bereizi behar dira:
-. Artisten aldi baterako lan-kontratazioko araubide berezia.
-. Aldi baterako lan-kontratazioaren araubide orokorra.
-. Artisten zerbitzuen kontratazioa, Sektore Publikoko Kontratuen Legea aplikatuko litzaiokeena.
Bestalde, zein kasutan den posible lan-kontratuko langileak toki-erakundeekin lotzea Aldi Baterako Laneko Enpresen bidez.
Hizlaria: Miguel García Rescalvo. Abokatua eta aholkularia, “Dinámica Pública de Consultores”-ko bazkide-presidentea. Aditua gai juridikoetan eta antolamendukoetan, bereziki, Kontratazio Administratiboan, Funtzio Publikoan eta Giza Baliabideetan.
🗓️ Data: 2026eko ekainak 26, ostirala
Ordua: 9:30 – 14:00
Online
Dohako Jardunaldia