
2026ko apirilaren 7an, 10 urte bete ziren Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legea (ETEL) onartu zenetik. Urteurrena dela eta, EUDELek egokitzat jo du oinarrizko lau gida argitaratzea eta udalen artean zabaltzea, hainbat gairi buruzko Legearen edukiak aztertzeko. Egiturazko gaiak dira, eta, nolanahi ere, tokiko politiken eremuan erantzukizun politiko eta teknikoa dutenek ezagutu beharko lituzkete.



