Saio Telematikoak: Osoko Bilkurak eta Gobernu-organoak
Tokiko gobernu-organoen Osoko Bilkurak, Batzarrak eta beste bilera batzuk egiteko egin diren ondoz ondoko lege-aldaketen gaineko arauen aipamena.
Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen aldaketa.
Ministro Kontseiluaren erreferentzia (2020/03/31): “ Se añade un nuevo apartado 3 al artículo 46 de la Ley Reguladora de las Bases del Régimen Local. La situación actual ha puesto de relieve que, ante situaciones de grave crisis que impidan el funcionamiento normal del régimen presencial de los órganos colegiados de las entidades locales, los mismos puedan desarrollar su actividad a distancia por medios electrónicos válidos, siempre que sus miembros participantes se encuentren en territorio español y quede acreditada su identidad.”
Maiatzaren 31ko 11/2020 Errege Dekretu-legea. 2. Azken Xedapena, TAOL aldatzeari buruzkoa
EUDELen zirkularra eta Ministerioaren informazio-oharra 2020/03/23
EUDELen lehen zirkularra (2020/03/16), ezohiko neurriak osoko bilkuretarako eta batzordeetarako:
- Osoko bilkurak eta Batzordeen bilerak murriztea eta ezinbestekoak direnak baino ez egitea. Horrenbestez, osoko bilkurak eta batzordeen bilerak bakarrik egingo dira ebatsi beharreko gaiak erabakitzeko (bozkatu behar diren gauzetarako). Beraz, gainerako gaiak ez dira jorratuko.
- Batzordeen bileretara zinegotzi bakarra egongo da talde bakoitzeko, eta zinegotzien botoa talde horretako bozeramailearen edo zinegotzi arduradunaren esku utziko du.
- Pertsonen arteko distantziari eustea (metro 1 gutxienez). Horretarako, Osoko Bilkura edo Batzordea eremu zabalago batera eraman behar bada