INDARKERIA MATXISTAREN biktimak. Baliabide aktiboak
Emakundek, EUDELen eta euskal udalen laguntzarekin, indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko EAEko 185 udalerrik dituzten zerbitzu aktiboei buruzko informazio eguneratua bildu du eta hiritarren eskutara jarri.
Emakume biktimentzako arreta-telefonoei buruzko informazio egokituaz gain, laburpen-taula bat egin da, COVID-19ak gaur egun eragin duen konfinamenduan martxan jarraitzen duten instituzio guztien baliabideekin.
EAEko udalerrietako baliabideen mapa
Koronabirusak eragindako krisi-garai honetan, osasun-eskakizunei erantzun behar izan zaie, eta, ondorioz, zerbitzu horiek berrantolatu eta egokitu egin behar izan dira, osasun-larrialdiko konfinamenduak irauten duen egunetan indarkeria matxistako egoeran dauden emakumeei ematen zaien arreta bermatzen jarraitu ahal izateko. Astero eguneratzen joango da informazioa.
- Eusko Jaurlaritza eta diputazioen zerbitzuak (PDF)
- Bizkaiko udalen zerbitzuak (PDF)
- Gipuzkoako udalen zerbitzuak (PDF)
- Arabako udalen zerbitzuak (PDF)
Arretarako telefonoak (6 hizkuntza, emakume ezinduak)
Emakundek indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko telefonoei buruzko informazioa zabaldu du sei hizkuntzatan, koronavirusaren krisiak eragindako salbuespenezko egoeraren aurrean. Informazio-kartelak egin dira euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, arabieraz, portugesez eta errumanieraz. Karteletan biktimari arreta emateko 24 orduko telefonoa (900840111) eta larrialdi baten kasuan erabili beharreko telefonoa (112) azaltzen dira. Gogorarazten da, halaber, 112 larrialdiko aplikazioa dagoela, entzuteko edo hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonentzat eskuragarri, eta GPS sistemaren geolokalizaziorako aukera ematenduena. Zabalkunde masiboa egin da, eta jardunean ari diren saltokiei eskatu zaie euren lokaletan informazio-kartel horiek jartzeko.
- Herritarrentzako informazio-kartela
- Ezgaitasuna dutenentzat egokitutako bideoa eta kartelak
- Sei hizkuntzatan zabaldu du Jaurlaritzak indarkeria matxistaren biktimen arretarako telefonoen informazioa, koronobirusak eragindako salbuespenezko egoeraren aurrean
Laguntzak: