Egindako gidaliburuak

 

Emakumeen aurkako indarkeria ematen denerako jendaurreko jarduerarako gomendioak

 

 

 

Etxeko tratu txarrak eta sexu erasoak jasaten dituzten emakumeei laguntza hobea emateko tokiko protokoloak eta neurriak hartzeko jarraibide-gida.

 

 

Tokiko berdintasun planak diseinatzeko, kudeatzeko eta balioesteko gida.

 

 

 

Berdintasunerako Ordenantza

Emakume eta gizonen berdintasunerako Ordenantzaren beharrizana emakumeenganako diskriminazioaren aurka borroka egitean oinarritzen da; izan ere, diskriminazio hori egiturazkoa eta unibertsala da, eta gure udalerrietan ere jasaten dugunez, oztopo hutsa da gizarte, ekonomia eta giza garapenerako.

Tokiko administrazioak zeregin garrantzitsua du alor horretan, desberdintasuna udalerriaren lurralde-dimentsioan ematen delako. Gainera, antolamenduaren ikuspegitik ere, huraxe da gertuen dagoen herri-erakundea, eta bere jarduna funtsezkoa izan daiteke tokian tokiko bizitzan Berdintasuna lortzeko orduan.