BERDINLAN-Emakumeen aurkako indarkeria

apirila-abendua

Berdinlan-Emakumeen aurkako indarkeria Berdinsarearen barneko atala da eta esperientziak konpartitu, beharrak detektatu eta udal mailan elkarrekin jarduerak burutzeko aukera eskaintzen du. Honen bidez, emakumearen aurkako indarkeriari buruzko esku-hartze politikak gauzatzeko, bai prebentzioari bai arretari dagokionez.

Horretarako bi lan-mahai daude:

BATZORDE bat; eztabaidak aldez aurretik aztertzeko, eztabaida-puntuak argitzeko eta ondorengo gaiei ekiteko:

  1. Datuen Babes Legea eta koordinazio instituzionaleko beharrak nola bateratu
  2. Herritarrak emakumeen aurkako indarkeria matxistari buruzko hezkuntza eta sentsibilizazioan jarduera publikoen eginkizuna (aitorpenak, prentsaurrekoak, kontzentrazioak…).
  3. Emakumeen aurkako indarkeria matxista eta errealitate kultural ezberdinetan duen adierazpena, desberdinak izan beharko lirateke prebenitzeko eta atenditzeko erak?
  4. Prebentzio-politikak eta atentzio-protokoloak sexu erasoen aurrean.

UDALBATZA bat; esku-hartze eredu integrala aldez aurretik sortzeko arduraduna dena, emakumeen aurkako indarkeria matxistari aurre egiteko.

Bi mahai hauen lana osatzeko udalei aholkularitza birtualaren sarea eskaintzen zaie. Horretan, materialak trukatu, eztabaidak dinamizatu eta dudak kontsultatu daitezke eta honen bidez, udalen arteko hartu-emanak sustatzen dira.