Laguntza ematea emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunerako ordenantzak egiterakoan

LAGUNTZA EMATEA EMAKUMEZKOEN ETA GIZONEZKOEN ARTEKO BERDINTASUNERAKO ORDENANTZAK EGITERAKOAN

apirila-abendua

EUDELek laguntza-proiektu bat jarri du martxan berdintasun eremuan udal ordenantzak egin eta ezartzeko. Horretan 6 udalek eta 2 mankomunitatek hartu dute parte eta horri esker Erakundearen parte diren gainerako udalei esperientzia honen berri emateko aukera egongo da.

Helburua erakunde parte hartzaileei proposatutako prozesu metodologiko osoan zuzenbide eta genero arloko gaietan laguntza ematea da, posta elektronikoz edo telefonoz. Horrela, horietariko bakoitzak bere udal ordenantza egiterakoan ahalik eta gehien aurrera egin dezaten.

Prozesu honi esker esperientziak jasoko dira eta ondoren, EUDELen gainerako udalentzako gida gisa balio izango duen metodologia zehazteko aukera egongo da.

Eudelek 2011n egindako “Gida EAEko gizon eta emakumeen arteko Berdintasun esparruko ordenantza” www.eudel.eus webgunean dagoen tresna erabilgarria da.