Virginia Woolf BASQUESKOLAren WEBSITE berria

Virgina Woolf BASQUESKOLA tokiko emakume hautetsientzako berezko espazioa da.

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen eta EMAKUNDE-Emakumearen Euskal Erakundearen arteko elkarlanaren ondorioz.

  • Elkartzeko, hitz egiteko eta prestakuntzarako espazioa da, Euskadiko alkate eta zinegotziei zuzendutakoa.
  • Emakumeen banakako eta taldekako jabekuntzarako ESKOLA da.
  • Lan-sareak eratzeko gunea, itunak eta aliantzak sortzekoa.
  • Euskadiko udalerri handi zein txikietako HAUTETSIEN SAREA, gobernuan edo oposizioan daudenentzat, ikur eta kolore politiko ezberdinekoentzat.
  • Nazioarteko ikuspuntuarekin. Ezagutzak eta baliabideak parteka ditzaten beste herrialde batzuetako emakume hautetsien sareekin, Europako eremuan bereziki.

Virginia Woolf Basqueskolak sona handiko idazle ingelesaren Norberaren logela (1929) (A room of one´s own) lanetik hartu du izena. Modu horretan, kolektibo profesional gisa hausnartzeko espazio bat eskaintzen zaie Euskadiko emakume hautetsiei, beren udaletan politika egitean izaten dituzten genero-baldintzen gainean aritu daitezen.

Ekimen hau 2012an sortu zen, hautagaiek berek udaleko jardun politikoan azaldutako behar bati erantzuteko. Ibilbide honetako lehenengo urteetan coaching-ari, lidergoari eta komunikazioari buruzko mintegiak antolatu genituen, baita lantegiak, solasaldiak eta esperientzia trukeak ere.

Informazio osoa, argitalpenak eta materialak webgunean www.virginiawoolfbasqueskoa.eus eskuragarri daude.