Prebentzio-, babes- eta sentsibilizazio-neurriak ezartzea, erakundeekin eta gizarte-eragileekin elkarlanean, hala nola: • Jokabide/tratu onaren kodeak onartzea, eta bertan berariaz aipatzea emakumeen eta gizonen berdintasun erreal eta eraginkorra, dibertsitatearekiko errespetua, diskriminazio edo jazarpen sexista mota guztiak desagerraraztea. • Gizonezko politikariei dei egitea berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka inplika daitezen, besteak beste, Emakunderen Gizonduz programan modu aktiboan parte hartuz. • Toki-eremutik emakumeek udal-bizitza politikoan parte har dezaten sustatzea, sentsibilizazio- eta bistaratze-proiektu eta -kanpainen bidez, batez ere emakume gazteek udal-politikan parte har dezaten. • Ahizpatasuna sustatzea udalbatza osatzen duten hautetsien artean, eta politikan parte hartzen duten emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gelditzeko, desmuntatzeko eta horiei aurre egiteko laguntza-estrategiak garatzea.
Deskargatu (0.2 MB)