|
 |
Tokiko zuzenbidearen Euskal Behatokiaren Buletin Digitala Tokiko Zuzenbidearen Euskal Mintegia EUDEL/HAEE
|
15.09.24 |
|
|
|
|
|
|
| 2016 urteko Estatuko Aurrekontu Orokorren Proiektua |
Batzordeak 2016ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Proiektuari buruz emandako irizpena onartu du Osoko Bilkurak. Senatura igorri dute, izapidetzeko. Goi-ganberak zuzenketak onartzen baditu edo testuari betoa jartzen badio, Kongresura igorriko da atzera, osoko bilkurak zuzenketak berretsi edo ezetsi ditzan, edo betoa ken dezan, Berretsitako txostena eta ebazpena.
|
|
Espedienteko agiriak eta espediente-izapideak
|
|
|
|
| Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Lege-proiektua |
Senatuak Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen Proiektua onartu du 2015eko irailaren 9an egindako osoko bilkuran, Diputatuen Kongresuak igorritako testuari zuzenketarik egin gabe. Behin betiko testua laster argitaratuko da BOEn. |
|
Onartutako testua
|
|
Euskadiko Udalen Lege-proiektua
|
Proiektu hori aztertzeko hitzaldia irailaren 22rako deitu zuten. Aurkeztutako zuzenketak aztertzen ari dira.
|
|
Zuzenketak
|
|
Euskal Sektore Publikoaren Gardentasunaren, Herritarren Parte-hartzearen eta Gobernu Onaren Lege-proiektua
|
| Ebazpena, 2015eko ekainaren 25ekoa, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariarena, Euskal Sektore Publikoaren Gardentasunaren, Herritarren Parte Hartzearen eta Gobernu Onaren Lege-proiektua jendaurrean jarri zuena 15 egun baliodunez. |
|
Proiektuaren testua
|
|
Sektore Publikoaren Antolaketa eta Funtzionamenduaren Lege-proiektua
|
Ebazpena, 2015eko ekainaren 25ekoa, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariarena, Euskal Sektore Publikoaren Antolaketa eta Funtzionamenduaren Lege-proiektua jendaurrean jarri zuena 15 egun baliodunez.
|
|
Proiektuaren testua
|
|
Beste dokumentu interesgarri batzuk
|
|
| Toki-administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasunaren 27/2013 Legeari dagozkionak |
|
4/2015 Lege-dekretua, irailaren 4koa, Consell-arena, Toki-administrazioaren arrazionalizazioari eta iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legearen 15. xedapen gehigarria eta 1. eta 2. xedapen iragankorrak aplikatzearen ondorioz Valentziako autonomia-erkidegoan hezkuntza, osasun eta gizarte-zerbitzuei loturiko premiazko neurriak ezartzen dituena. (2015eko irailaren 8ko VAO, 7610. zk).
|
|
Doktrina-azterlanak
|
|
Transparencia, ¿Y ahora qué?, por Rafael Jiménez Asensio (La MiradaInstitucionalbloga, 2015eko irailaren 23a).
“El Alcalde en Patinete” (Sobre la falta de consideración institucional y la ausencia de incentivos para asumir cargos públicos), por Rafael Jiménez Asensio, ((La miradainstitucionalbloga, 2015eko iraila).
"Buena gobernanza: un reto para los nuevos gobiernos", por Rafael Jiménez Asensio, (La miradainstitucionalbloga, 2015eko abuztua)
“La modificación de los contratos públicos tras la entrada en vigor de la Ley de Economía Sostenible”, Cambadoseko Udaleko (Galizia) idazkari Alberto Fuentes Losada, RevistaGalega de AdministraciónPública, 48. zk, 2014ko ekaina-abendua.
Informe jurídico que emite la Dirección de relaciones con las Administraciones Locales y Registros Administrativos [del Gobierno Vasco] en relación al régimen retributivo de los miembros de las Corporaciones Locales que desempeñan sus cargos en régimen de dedicación parcial, tras la aprobación de la Ley 27/2013, de 27 de diciembre, de Racionalización y Sostenibilidad de la Administración Local, 2015eko ekainaren 12koa (Tokiko Zuzenbideko Institutuak –Madrilgo Unibertsitate Autonomoa– argitaratua 2015eko ekainaren 8an).
|
|
Interpretazio-txostena, Tokiko Araubidearen Oinarrien Legeari irailaren 11ko 10/2015 Errege Lege-dekretuak eginiko aldaketaren gainekoa
|
| 10/2015 Errege Lege-dekretuaren 3. artikulua interpretatzeko eta aplikatzeko zailtasunen aurrean, COSITALen Kontseilu Nagusiak honako txostena aurkeztu zuen 2015eko irailaren 14an. |
|
Txostenaren testuae
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| Estatuko legedia |
|
10/2015 Errege Lege-dekretua, irailaren 11koa, aparteko kredituak eta Estatuaren aurrekontuan kreditu-osagarriak emateari eta enplegu publikoan eta ekonomia-pizgarrien arloan beste neurri batzuk hartzeari buruzkoa. (2015eko irailaren 12ko BOE, 219. zk.).
12/2015 Lege Organikoa, irailaren 22koa, 2/1979 Lege Organikoa, urriaren 3koa, Konstituzio Auzitegiarena, Autonomia Estatutuen Lege Organikoen proiektuen edo horien aldaketen aurrean konstituzio-kontrakotasuneko aurretiazko errekurtsoa ezartzekoa, aldatzekoa. (2015eko irailaren 23ko BOE, 228. zk.).
34/2015 Legea, irailaren 21ekoa, Zergen gaineko 58/2003 Lege Orokorra, abenduaren 17koa, aldatzekoa. (2015eko irailaren 22ko BOE, 227. zk.).
30/2015 Legea, irailaren 9koa, penplegurako Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duena lan arloan. (2015eko irailaren 10eko BOE, 217. zk.).
25/2015 Legea, uztailaren 28koa, bigarren aukeraren mekanismoarena, finantza-karga murriztekoa eta gizarte-arloko beste neurri batzuena. (2015eko uztailaren 29ko BOE, 180. zk.).
21/2015 Legea, uztailaren 20koa, Mendiei buruzko azaroaren 21eko 43/2003 Legea aldatzen duena. (2015eko uztailaren 21eko BOE, 173. zk.).
17/2015 Legea, uztailaren 9koa, Babes Zibileko Sistema Nazionalarena. (2015eko uztailaren 10eko BOE, 164. zk.).
773/2015 Errege Dekretua, abuztuaren 28koa, urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuak onartutako Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorreko zenbait manu aldatzen dituena. (2015eko irailaren 5eko BOE, 213. zk.).
Ebazpena, 2015eko irailaren 18koa, Altxor eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiarena, autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen zorpetze-eragiketetan eta deribatuetan aplikagarri den finantza-zuhurtziako printzipioa zehazten duen 2015eko uztailaren 31ko Ebazpenaren 3. eranskina aldatzen duena. (2015eko irailaren 19ko BOE, 225. zk.).
Ebazpena, 2015eko irailaren 9koa, Erkidego- eta Toki-koordinaziorako Idazkaritza Nagusiarena, toki-erakundeek bete beharreko finantza-zuhurtziaren printzipioa zehazten duena, finantza-aktiboekin edo abalekin, berrabalekin edo bestelako berme publikoekin edo aurrekontutik kanpoko babes-neurri osagarriekin egindako finantza-eragiketei dagokienez. (2015eko irailaren 14ko BOE, 220. zk.).
Ebazpena, 2015eko irailaren 4koa, dAltxorraren Zuzendaritza Nagusiarena, autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen zorpetze-eragiketetan eta deribatuetan aplikagarri den finantza-zuhurtziako printzipioa zehazten duen 2015eko uztailaren 31ko Ebazpena, Altxor eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiarena, eguneratzen duena. (2015eko irailaren 8ko BOE, 215. zk).
Ebazpena, 2015eko uztailaren 31koa, dAltxor eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiarena, autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen zorpetze-eragiketetan eta deribatuetan aplikagarri den finantza-zuhurtziako printzipioa zehazten duena. (2015eko abuztuaren 4ko BOE, 185. zk).
Ebazpena, 2015eko ekainaren 23koa, Erkidego- eta Toki-koordinaziorako Idazkaritza Nagusiarena, toki-erakundeek emandako zerbitzuen egiazko kostua kalkulatzeko irizpideak ezartzen dituen azaroaren 6ko HAP/2075/2014 Aginduaren eranskinetako elementuak zehazten dituena. (2015eko uztailaren 3ko BOE, 158. zk).
|
|
|
|
|
| Euskal Autonomia Erkidegoa |
|
7/2015 Legea, ekainaren 30ekoa, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia-harremanei buruzkoa. (2015eko uztailaren 10eko BOE, 129. zk.).
6/2015 Legea, ekainaren 30ekoa, hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo «fracking»ean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzkoa (2015eko ekainaren 9ko EHAA, 128. zk.).
5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilarena. (2015eko uztailaren 3ko EHAA, 124. zk.).
3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena. (2015eko ekainaren 26ko EHAA, 119. zk.).
|
|
|
|
| Arabako Lurralde Historikoa |
|
39/2015 Foru-dekretua, ekainaren 23koa, Diputatuen Kontseiluarena, Arabako toki-administrazioen fakturen kontabilitate-erregistroa sortu eta fakturok izapidetzeko prozedura onartzen duena. (2015eko uztailaren 6ko ALHAO, 79. zk.).
477/2015 Erabakia, irailaren 3koa, Diputatuen Kontseiluarena, Arabako lurralde historikoko sektore publikoko kargu publikoen eta ordezkarien Etika eta Gobernu Onaren Kodea onartzen duena. (2015eko irailaren 11ko ALHAO, 107. zk.).
|
|
|
|
| Bizkaiko Lurralde Historikoa |
|
139/2015 Dekretua, uztailaren 28koa, Bizkaiko Foru Aldundiarena, Bizkaiko toki-erakundeen kontabilitatearen gaineko esparru arauemailea onartzen duena. (2015eko abuztuaren 28ko BAO, 165. zk.).
|
|
|
|
|
|
|
| Nafarroako Foru Erkidegoa |
|
131/2015 Foru-dekretua, abuztuaren 28koa, Nafarroako Foru Erkidegoan araubide bereziko kirol-irakaskuntzaren antolaketa eta garapena arautzen duen abenduaren 28ko 248/2011 Foru-dekretua aldatzen duena.
|
|
|
BESTE AUTONOMIA ERKIDEGO BATZUEN TOKIKO EREMUARI BURUZKO LEGEDIA
ANDALUZIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA 4/2015 Lege-dekretua, abuztuaren 27koa, Andaluziako Juntaren Funtzio Publikoaren Ordenamenduari buruzko azaroaren 28ko 6/1985 Legearen zenbait artikulu aldatu eta beste premiazko neurri batzuk hartzen dituena. (2015eko irailaren 2ko AJAO, 171. zk.).
GALIZIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA 10/2015 Legea, abuztuaren 31koa, Xuntaren eta Presidentetzaren gaineko lege-arauemaileei buruzko otsailaren 22ko 1/1983 Legearen 48. artikulua aldatzen duena. (2015eko irailaren 4ko GAO, 169. zk.). 8/2015 Legea, abuztuaren 7koa, Kontuen Kontseiluari buruzko ekainaren 24ko 6/1985 Legea eta dekretuz onartutako Galiziako finantza- eta aurrekontu-araubidearen legearen testu bategina aldatzekoa. (2015eko abuztuaren 28ko GAO, 164. zk.). 7/2015 Legea, abuztuaren 7koa, herri-ekimen legegileari eta herritarrek Galiziako parlamentuan parte-hartzeari buruzkoa. (2015eko abuztuaren 19ko GAO, 157. zk. 6/2015 Legea, abuztuaren 7koa, pGaliziako errepideen ekainaren 28ko 8/2013 Legea aldatzen duena. (2015eko abuztuaren 13a GAO, 153. zk.). 4/2015 Legea, ekainaren 17koa, Galiziako nekazaritzako lurralde-egitura hobetzekoa. (2015eko uztailaren 14a GAO, 131. zk.).
MURTZIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA 14/2015 Legea, uztailaren 28koa, Murtziako hauteskundeen 2/1987 Legea, otsailaren 24koa, aldatzekoa. (2015eko uztailaren 30a MAO, 174. zk).
VALENTZIAKO AUTONOMIA ERKIDEGO 4/2015 Lege-dekretua, irailaren 4koa, dConsell-arena, 27/2013 Legearen 15. xedapen gehigarria eta 1. eta 2. xedapen iragankorrak aplikatzearen ondorioz premiazko neurriak ezartzen dituena. (2015eko irailaren 8ko VAO, 7610. zk.). 3/2015 Lege-dekretua, uztailaren 24koa, Consell-arena, Valentziako Erkidegoan osasun-arretarako sarbide unibertsala arautzen duena. (2015eko uztailaren 29ko VAO, 7581. zk.).
|
|
|
|
|
|
|
| Konstituzio Auzitegia |
|
154/2015 Epaia, 2015eko uztailaren 9koa.5 Osoko bilkura. 1832-2006 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa. Kongresuko talde popularreko 50 diputatuk baino gehiagok errekurtsoa aurkeztu du Andaluziako parlamentuak onartutako etxebizitza babestuari eta lurzoruari buruzko neurrien azaroaren 11ko 13/2005 Legearen hainbat manuren aurka. Botere publikoen arbitrariotasuna debekatzea, jabetza-eskubidea, hirigintza eta etxebizitza arloko toki-autonomia eta eskumenak: hirigintza-planteamenduaren eta -diziplinaren gaineko ahalmenak modu subsidiarioan gauzatzeko gaitasuna autonomia-administrazioari esleitzen dioten legezko manu autonomikoen deuseztasuna; erkidegoak lurzoruaren ondare-erreserben mugaketan duen esku-hartzeko manuaren araberako interpretazioa (51/2004 KAE).
|
|
Auzitegi Gorena eta EAEko Auzitegi Nagusia
|
|
3612/2015 AGE. Administrazioarekiko Auzietako Sala. Sekzioa: 5., 2015eko uztailak 22. Mendexako (Bizkaia) Arau Subsidiarioen aldaketa berezia, Vista Alegreko exekuzio-unitatearen gaineko foru-aginduz onartua. Berrikusi egin behar da, aldatzea ez delako aski; izan ere, arau subsidiarioak berrikusteko aurreikusitako zortzi urteko epea igaro da eta, gainera, ezin da aldaketa jakin batzuetara mugatu, ez dagoelako inon jasota berrikusteko lanak hasi direnik. Era berean, egindako aldaketa jakin hori dela medio, eta aurretik egindakoak kontuan hartuta, biztanle kopurua % 20 baino gehiago hazi da 2001ekoaren eta urte hartan onartutako araudian aurreikusitakoaren aldean. Berrikusi beharreko kasuen eta aldaketa soilak egitea aski dutenen artean bereizteko modua erkidegoko legedian dago ezarrita, hirigintza-arloan eskumen esklusiboa duenez. Hirigintza Planteamenduaren Erregelamendua ez-aplikagarria da.
3586/2015 AGE. Administrazioarekiko Auzietako Sala. Sekzioa: 4., 2015eko uztailaren 14a. Arabako Batzar Nagusien aurrekontuen gaineko foru-arau baten aurka jarritako errekurtsoa ez-onargarritzat jo zuen epaia, alkatearen eta tokiko gobernu-batzarraren zilegitasun aktiborik ezean oinarritu zena, aurkaratzeko kasazio-errekurtsoa. Tokiko Araubidearen Oinarrien Lege arauemaileko xedapenetan ekintzak gauzatzeko eskumenari buruz ezarritakoa aztertuta, esan behar da foru-araua aurkaratzeko eskubidea udalaren osoko bilkurari dagokiola soilik, udalerriko herritarren ordezkaritza-organo gorena denez. Kasu horretan, aipatutako xedapenaren aurkako errekurtsorik ez aurkezteko borondatea adierazi zuen osoko bilkurak eta, ondorioz, ez alkateak ez gobernu-batzordeak ez zuten ekintza hori gauzatzeko baimenik. Errekurtsoa jarritako foru-araua, edonola ere, Sala horren beraren lehenagoko epai baten bidez deuseztatu da, Batzar Nagusiek toki-erakundeen esparruko aurrekontu-alderdiak arautzeko gaitasun legegilerik ez dutela iritzita.
3592/2015 AGE. Administrazioarekiko Auzietako Sala. Sekzioa: 4., 2015eko uztailaren 14a. Lurralde historikoko toki-erakundeen finantzaketarako foru-funtsari buruz Arabako Batzar Nagusiek onartutako foru-arau bat zuzenbidearen araberakoa zela zehaztu zuen epaiaren aurkako kasazio-errekurtsoa.
3611/2015 AGE. Administrazioarekiko Auzietako Sala. Sekzioa: 7., 2015eko ekainaren 24. DAdierazpen-askatasunaren eta informazio-askatasunaren eskubideak. Herritarrei osoko bilkurak grabatzea debekatzen dien udal-erregelamendu organikoa urratzea.
386/2015 EAEko JAN. Administrazioarekiko Auzietako Sala, 2015eko irailaren 9a. Gipuzkoako Foru Aldundiaren gobernu-kontseiluak 2013ko irailaren 24an hartutako erabakia, Igeldo auzoko biztanleak Donostiako udalerritik banantzeari buruz 2013ko azaroaren 10ean egin zen herri-galdeketara deitzea, aurkaratzeko errekurtsoa, zeharka, herritarren parte-hartzeari buruzko 1/2010 Foru-arauaren aurkakoa ere badena.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| Migrazioa: hiriek eta eskualdeek errekonozimendu handiagoa eskatu dute krisia modu solidarioan kudeatzeko |
|
Europak migrazio-politika integrala gauzatu behar du, aurre egingo diena, nagusiki, toki- eta eskualde-erakundeek krisi humanitarioari erantzun eraginkorrak emateko dituzten arazoei. Saint-Omer herriko alkate eta Nord-Pas de Calais eskualdeko batzordearen kide FrançoisDecosterrek (FR/ALDE) eginiko irizpen-proiektuaren mezu nagusia da aurreko hori. Europako Eskualdeen Batzordeko Herritarren, Gobernantzaren eta Erakunde eta Kanpo Gaien Batzordeko kideek irailaren 14an onartu zuten aipatutako irizpena.
|
|
Informazio gehiago
|
|
|
|
| EB-ko eskualdeak: mugaz gaindiko lankidetza indartzea eta mugigarritasuna hobetzea tokiko ekonomiak sustatzeko |
|
Europako hirietako eta eskualdeetako agintariak bildu dira gaur Luxenburgon eta EBri eskatu diote indar gehiagoz ahalegindu dadila mugaz gaindiko lankidetza eta mugigarritasuna hobetzen, bereziki, gaizkien komunikatutako eskualdeen kasuan.
|
|
Informazio gehiago
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| RevistaVasca de AdministraciónPública. RVAP, 101 ZK. |
|
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE), 2015eko urtarrila–apirila
|
|
Deskargatu
|
|
|
|
Pertsonak eta Antolakunde Publikoak Kudeatzeko Euskal Aldizkaria
|
|
8. zk. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE) 2015
|
|
Deskargatu
|
|
|
|
AnuarioAragonés del GobiernoLocal 6-2014
|
|
Zuzendaria: Antonio EmbidIrujo Ramón Sainz de Baranda Fundazioa- Fernando elCatólico Instituzioa Zaragoza, 2015
|
|
Deskargatu
|
|
|
|
Anuario de DerechoMunicipal 2014
|
|
Zuzendaria: Francisco Velasco Caballero Tokiko Zuzenbideko Institutua Marcial Pons argitaletxea 2015eko ekaina
|
|
Sarrerako azterlana
|
|
|
|
El dominio público funcionalizado: la corriente de valorización
|
|
Egilea: Maria de los Ángeles Fernández Scagliusi INAP, Madril 2015eko uztaila. 1. edizioa
|
|
Hasierako orriak
|
|
|
|
| Revista de estudios de la Administración Local y Autonómica |
|
REALA. Aro berriko 3. zk
, INAP 2015eko urtarrila-ekaina
|
|
Deskargatu
|
|
|
|
Cuadernos de Derecho Local QDL 38
|
|
Zuzendaria: Luciano Parejo Alfonso Democracia y GobiernoLocal Fundazioa 2015eko ekaina
|
|
Ikusi aurkibidea
|
|
|
|
Revista Democracia y Gobierno Local RDGL 29
|
|
Democracia y GobiernoLocal Fundazioa 2. hiruhilekoa, 2015
|
|
Deskargatu
|
|
|
|
El libro del Concejal de Personal y RecursosHumanos
|
|
Gai gakoak Egilea: José Ignacio RosatAced FrancisLefebvre argitaletxea Madril, 2015
|
| |
Informazio gehiago
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Hirigune 2015 - Hiri-merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasunerako eremukako estrategiak sustatzera bideratutako laguntza-programa
|
|
Laguntza horien helburua hiriko merkataritza-lankidetza eta -dinamizaziorako estrategien garapena erraztea da eta jarduerak kokatuta dauden hiri-guneen merkataritza-lehiakortasuna eta marka-posizionamendua hobetzera bideratuta daude.
|
|
Informazio gehiago
|
|
|
|
|
Indartu Programa
|
| Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak programa berri bat aurkeztu du, INDARTU programa, enpresei diru-laguntzak emango zaizkiena produkzioan inbertitu eta enplegua sortzeko Nerbioi ibaiaren Ezkerraldean eta Oiartzualdean. |
|
Informazio gehiago |
|
|
|
|
Migratzaileei eta hirieiburuzko hitzaldia
|
2015eko urriaren 26an eta 27an. Nazioen Jauregia Geneva, Suitza
|
|
Informazio gehiago |
|
|
|
|
|
|
|