Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

INFOUDALA

Euskal udalentzako informazio zerbitzu berri honekin, udal esparruko laguntza, diru-laguntza eta arautegien berri izango dute udalek, aldizkari ofizialetan argitaratzen diren bezain laster.

Diru-laguntzak

 

Nobedadeak

Hasiera:2019-02-14 / Amaiera:2019-03-15   GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA - GIZARTE GAIAK - GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Gizarte Politikako Departamentuaren gizarte ekimenerako laguntzak emateko 2019ko deialdia.
Onartzea Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei zuzendutako diru laguntzen 2 019ko deialdia.

Hasiera:2019-02-07 / Amaiera:2019-02-28   GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA - HIRIGINTZA - MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

Bizikleten eta Oinezkoen Bideen Udal Sarea garatzeko Programa
"Gipuzkoako Lurralde Historikoan Bizikleten eta Oinezkoen Bideen Udal Sarea garatzeko Programa"ren diru-laguntzak emateko 2019ko deialdia.

Hasiera:2019-01-29 / Amaiera:2019-04-30   ESTATUA - INGURUMENA - INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA

Konkurrentzia araubidean diru-laguntzak emateko deialdia, 2019an. Europako Gizarte Funtsak finantzatutako Enplegu berdeak Programako proiektuak egiteko.
Enplegua eta enpresak sortzea eta hobetzea sustatzen duten proiektuei laguntzea, eta ekintzailetza, gizarte-berrikuntza eta esperientzien trukea sustatzea ekonomia berde eta urdinaren esparruan.

Hasiera:2019-01-24 / Amaiera:2019-03-24   EUSKO JAURLARITZA - ENPLEGU ETA TOKIKO GARAPENA - EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA

Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak emateko (Itsaspen programa)
Agindu honen xedea da deialdia egitea Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko 2019ko laguntzak emateko (Itsaspen Programa), II. eta III. kapituluetan eta otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuan aurreikusita baitaude.

Hasiera:2019-01-23 / Amaiera:2019-02-15   GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA - NEKAZARITZA - EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

Sagardorako sagarrondoak landatu, hobetu eta garatzeko diru laguntza.
Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardorako sagarrondoak landatu, hobetu eta garatzeko diru laguntzen 2019ko deialdia onartzekoa.

Hasiera:2019-01-17 / Amaiera:2019-02-22   GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA - FUNTSIO PUBLIKOA - GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA

Gipuzkoako udalerrietan herritarren partaidetza sustatzeko diru-laguntzen 2019ko deialdia.
Diru-laguntza hauen xedea da Gipuzkoako udalerriak diruz laguntzea herritarrek esparru publikoaren kudeaketan eta erabakian parte hartzeko duten eskubidea bermatzeko, batetik, eta herritarren parte hartzea sustatzeko duten gaitasuna indartzeko, bestetik.

Hasiera:2019-01-17 / Amaiera:2019-03-18   GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA - GIZARTE GAIAK - GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA

Gipuzkoako herritar erakundeek herritarren partaidetza sustatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta 2019ko deialdia.
Herritar erakundeei herritarren parte-hartzea sustatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzea, beren jarduerak, modu esklusiboan izan ala ez, Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatzen badituzte.

Hasiera:2019-01-15 / Amaiera:2019-01-29   ESTATUA - BERRIKUNTZA - MINISTERIO DE POLÍTICA TERRITORIAL Y FUNCIÓN PÚBLICA

Informazio eta komunikazio teknologien segurtasunari buruzko prestakuntza-ekintzetarako deialdia.
Zortzi prestakuntza ekintzak informazioaren eta komunikazioaren teknologien (STIC) segurtasunaren arloan antolatzen dira.

Hasiera:2019-01-14 / Amaiera:2019-02-15   BIZKAIKO FORU ALDUNDIA - HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROLA - EUSKERA ETA KULTURA SAILA

EKITALDIAN KULTURA-PROIEKTUAK EGITEKO FORU DIRU-LAGUNTZEN OINARRI ARAUTZAILEAK ETA DEIALDIA, 2019
Garrantzi bereziko kultura-proiektuak.Interes kulturaleko proiektuak.«Bizkaiko Jaialdiak 2019» ekitaldiak.

Hasiera:2019-01-14 / Amaiera:2019-05-31   BIZKAIKO FORU ALDUNDIA - GIZARTE GAIAK - GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Adin guztientzako lurralde bihurtzeko proiektuentzako diru laguntzak.
Toki-erakundeek Bizkaia adin guztientzako lurralde bihurtzeko eta zahartze aktiborako baldintza egokiak sustatzeko Bizkaiko Lurralde Historikoan 2019an egiten dituzten proiektuetarako diru-laguntzAK.

Hasiera:2019-01-07 / Amaiera:2019-03-07   BIZKAIKO FORU ALDUNDIA - INGURUMENA - IRAUNKORTASUNA ETA INGURUNE NATURALA ZAINTZEKO SAILA

Etxeko hondakinen frakzio organikoaren gaikako bilketarako edukiontzia (5. edukiontzi pertsonalizatua) ezartzeko ematen dituen diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena, 2019.
Xedea da diru-laguntzak emateko deialdi bat ezartzea hiri-hondakinen bilketan bosgarren edukiontzia (5. sistema, pertsonalizatua) ezar dezaten.

Hasiera:2019-01-07 / Amaiera:2019-02-28   BIZKAIKO FORU ALDUNDIA - INGURUMENA - IRAUNKORTASUNA ETA INGURUNE NATURALA ZAINTZEKO SAILA

Udalei eta Mankomunitateei energia-eraginkortasunaren arloko jarduketetarako diru-laguntzak. 2019
xedea da Bizkaiko Lurralde Historikoko udalei eta mankomunitateei diru-laguntzak norgehiagoka araubidean emateko oinarriak eta deialdia ezartzea, energia-eraginkortasunaren arloko planetan berariaz jasota ageri diren energia-eraginkortasuneko inbertsio-proiektuak egiteko.

Hasiera:2019-01-02 / Amaiera:2019-01-31   BIZKAIKO FORU ALDUNDIA - EUSKARA - EUSKERA ETA KULTURA SAILA

EUSKARAREN ERABILERA SUSTATU, ZABALDU EDO NORMALIZATZEKO JARDUERAK EGITEN DITUZTEN UDALEI, UDAL ERAKUNDE AUTONOMOEI ETA MANKOMUNITATEEI DIRU-LAGUNTZAK, 2019
2019ko ekitaldian euskararen erabilera sustatu, zabaldu edo normalizatzeko jarduerak egiten dituzten udalei, udal erakunde autonomoei eta mankomunitateei Euskara eta Kulturako Foru Sailak emango dizkien diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onartzen dira.

Hasiera:2019-01-02 / Amaiera:2019-02-28   BIZKAIKO FORU ALDUNDIA - FUNTSIO PUBLIKOA - FORU ADMINISTRAZIOKO ETA FUNTZIO PUBLIKOKO DEPARTAMENTUA

Udal eskumeneko erabilera edo zerbitzu publikoei lotutako azpiegituretarako inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena.
Udal eskumeneko erabilera edo zerbitzu publikoei lotutako azpiegituretarako inbertsioak sustatzeko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailak ematen dituen diru-laguntzen emakidaren 2019rako deialdiaren oinarriak onetsi dira. Oinarri horien testua jarraian jasoko

Hasiera:2019-01-02 / Amaiera:Pendiente   BIZKAIKO FORU ALDUNDIA - GIZARTE GAIAK - MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL

2019. urterako adingabeen familia-harrerari laguntza eta babesa emateko konpentsazio ekonomikoak.
Adingabeen familia-harrerari laguntza emateko konpentsazio ekonomikoen zuzeneko emakida. Familia-harrerari babesa emateko aparteko konpentsazio ekonomikoak.

« « Aurrekoa   1   2   3   4   5   6   7   8   9   10   Hurrengoa »   »