Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Prentsa

Prentsarako azken oharrak eta baliabideak. Informazio gehiago izateko EUDELekin kontaktuan jarri.


EUDELek Gardentasunaren Aldeko Euskadiko Udalen Sarea sustatu du

2013-01-31

Taldeko Argazkia

EUDELek Gardentasunaren Aldeko Euskadiko Udalen lehen Foroaren eraketa sustatu du. Diagnostikoa egiteko, praktika onak trukatzeko eta Euskadiko udalen estrategia bateratua garatzea ahalbidetuko duten laguntza-ekintzen espazioa izango da Foroa, euskal herritarrei tokiko administrazio gardenagoak eta irekiagoak eskaintzeko.

Lehenengo fasean, foroa hiru lurraldeetako 25 udaletako talde pilotu batek osatuko du.Udalak gai honen gainean erakutsitako interesaren eta euren erakundeetako gardentasunaren garapenean duten esperientziaren arabera hautatu dira.

Foroa udal parte-hartzaileek ezagutzak, praktika onak eta estrategiak trukatzekoespazio gisa eratu da.

Gardentasunaren Aldeko Euskadiko Udalen Sarea

Ekimen honen helburua da Foroan parte hartzen duten udalek lortutako aurrerapenak eta bideratutako ekintzak Euskadiko gainerako udalerrietara zabaltzea, udal gehiagok foroarekin bat egin dezaten eta, epe laburrera, Gardentasunaren Aldeko Euskadiko Udalen Sarea osatu ahal izateko.

25 udalek osatutako talde pilotua:

Bilbao, Donostia-San Sebastián, Vitoria-Gasteiz, Abanto Zierbena, Amurrio, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Derio, Eibar, Elgoibar, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Güeñes, Getxo, Guardia, Legazpi, Txorierrieko Mankomunitatea, Mungia, Portugalete, Santurtzi, Ugao-Miraballes, Hondarribia, Irun.

Irudi galeria :

Lotutatako fitxategiak :