Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Prentsa

Prentsarako azken oharrak eta baliabideak. Informazio gehiago izateko EUDELekin kontaktuan jarri.


EUDELParisko Emakumeen Mundu Mailako Biltzarrean

2013-01-14

cartel_CGLU.JPG

EUDELen elkarteburuak, Ibone Bengoetxeak, gaur, otsailaren 1ean, Tokiko Emakume Hautetsien Mundu Mailako Biltzarrean hartu du parte. Biltzarra urtarrilaren 30ean hasi zen, eta mundu osoko 60 herrialdetako 500 emakume hautetsi bildu ditu, Parisen.

Nazioarteko foro honetan bost kontinenteak daude ordezkaturik, eta emakumeak nabariago egiteko eta euren jabekuntza sustatzeko plataforma eraginkorra da, bai eta mundu mailan berdintasuna bultzatzeko ere. Hiru egunez, munduko hainbat eskualde eta hiritan gauzatutako esperientziak eta praktikak partekatu dira, hain zuzen ere, ekonomia, politika, giza garapena edota genero indarkeriaren segurtasuna eta prebentzioa bezalako esparruen ingurukoak.

Ibone Bengoetxeak hiri-espazioan emakumeen segurtasuna hobetu eta genero indarkeria prebenitzeko asmoz Euskadiko udalek abiarazitako ekimenak azaldu ditu, “hiri debekatuaren mapak” kasu

Biltzarreko gainerako txostengileen artean, ordezkari politikoak ere badaude, emakumezkoak nahiz gizonezkoak, nazioarteko politikan berdintasunaren aldeko aldarrikapen aktiboa dela-eta nabarmentzen direnak: Michelle Bachelet, NATO-Emakumeak erakundearen zuzendari exekutiboa; Joan Clos, Bartzelonako alkate ohia eta egungo NATO-Habitata izenekoaren zuzendari exekutiboa; Irina Bokova, UNESCOren zuzendari nagusia; Hauwa Ibrahim, giza eskubideen ekintzaile defendatzailea Nigerian; Reta Jo Lewis, AEBetako Estatuen Saileko ordezkaria; edota anfitrioiak eurak, Bertrand Delanoë, Parisko alkatea, eta Anne Hidalgo, alkateordea; azken horrek Hiri eta Toki Gobernu Bateratuen Mundu Mailako Erakundearen (CGLU) Genero Berdintasunaren presidentetza du.