Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Prentsa

Prentsarako azken oharrak eta baliabideak. Informazio gehiago izateko EUDELekin kontaktuan jarri.


Abian jarri da Virginia Woolf Basqueskola

2013-01-13

port_wolf.jpg

Virginia Woolf Basqueskola Euskadiko udaletako emakume hautetsien lehen eskola da, eta jabekuntza, esperientzien azterketa eta euskal emakumezko alkate eta zinegotzien sareko lana oinarri dituen programa oso batekin ekin dio bere ibilbideari.

Abendura arteko hiruhileko honetako programak hiru mintegi eta barnetegi bat barne hartzen ditu. Horietan, zenbait tresna jorratuko dira udaletako emakume hautetsiek euren gaitasun politikoak garatu eta euren udaletan berdintasunaren zeharkako ikuspegia bultzatu dezaten.

Deialdi arrakastatsua
Programaren lehengo edizioak harrera ezin hobea izan du, eta oporraldiaren ondoren, ikastaro gehienetako plazak beteta zeuden..

Mintegietako lehenak coachingaren hastapena eskainiko du, lidergoa garatzeko. Irailaren 25ean hasiko da, eta urrian eta azaroan jarraituko du, EUDELek Bilbon duen egoitzan.

Bigarren mintegia urriaren 2an izango da Gasteizko Villasuso Jauregian, eta aurrekontuak prestatzeko orduan genero-ikuspegia zeharka aintzat hartzeaz arituko da. Argumentuak, estrategiak eta tresnak identifikatuko dira, konpromiso handiagoa lortu eta udaletako langile politiko eta teknikoei laguntzeko.

Abenduan, hirugarren mintegia izango da Donostiako Okendo Kultura Zentroan. Bertan, euskal emakume politikari ohiek hartuko dute parte, eta euren esperientzien eta istorioen bitartez, egungo funtzionamendu ereduak eta emakume hautetsiek euren udaletako karguak hartzen dituztenean izan ohi dituzten zailtasunak aztertuko dituzte.

Barnetegi trinkoa
Azaroaren 9an eta 10ean, “barnetegi” ereduan oinarritutako mintegi trinkoetako lehena izango da.

Barnetegiak ordutegi trinkoa du (10 ordu), eta talde txikietan antolatuko da. Gainera, leku bakartu batean dagoenez, denbora ahalik eta gehien aprobetxa daiteke eta konfiantzazko giroa sortu parte-hartzaileen artean, sinergiak, ideiak eta estrategiak sortzea ahalbidetzeko.

Barnetegi Politika egitea eta bizitzaren iraunkortasuna Barnetegia
  • Deskribapena: Parte-hartzaileen esperientzien eta ohar pertsonalen bitartez, adiskidetzearen, erantzukidetasunaren eta menpekotasunaren arretaren arloko berdintasun-politiken gaineko eztabaida eta erronka nagusiak aztertuko dira.
  • Data: Azaroak 9-10.
  • Lekua:  Urune Hotela (Muxika-Urdaibaiko Erreserba)
  • Egonaldiaren eta ikastaroaren prezioa: 100 euros
  • Plazas Disponibles: Noviembre

Irudi galeria :