Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Prentsa

Prentsarako azken oharrak eta baliabideak. Informazio gehiago izateko EUDELekin kontaktuan jarri.


Euskal Udaletako berrikuntzari buruzko diagnostikoa

2013-01-16

diagnostico1

2012ko abenduaren 5ean EUDELeko Berrikuntzako ordezkari politikoak, Ermuko eta Elgoibarko Alkateek, Euskal Udaletako Berrikuntzari buruzko Diagnostikoaren emaitzei buruzko txostena aurketu zuten. Analisia auto-ebaluazioko galdera-sorta batean oinarritzen da; hain zuzen ere, galdera-sorta horiek udal bakoitzarekin egin dira, 2012ko maiatzetik irailera bitartean.

Lortutako emaitzen arabera, eta Euskal Udalen aniztasuna ahaztu gabe, esan daiteke Tokiko gure administrazioak aurrera egin duela alderdi askotan, hala nola, hobekuntzarako bokazioan eta kudeaketaren dinamismoan, bai eta herritarrak ardatz harturik jarduteko borondatean ere.

Euskal Udalak 2. mailan sailkatuta daude, batez beste, 1etik 5erako eskala batean.

Hala ere, alde handiak daude udal batzuetatik beste batzuetara, udalerrien biztanle kopuruari loturik, nagusiki. Izan ere, Euskal Udalerri handienak garapenaren hasierako faseetan daude, berrikuntzaren esparruan. Kudeaketarako teknika modernoak ezartzeari eta pertsonen kudeaketa aurreratuaren garapenari dagokienez, batik bat.

Diagnostiko honetan oinarriturik, datozen urteetarako lan-ildoak eta arloak finkatu eta sendotu ahal izango ditugu, eta TBAk sustatutako laguntza ekintzetan txertatuko dira arlo horiek. Berrikuntza sustatzeko ildoari helduta, eta gainerako erakunde eta eragile sustatzaileekin lankidetzan, zuen beharrizan eta interes espezifikoei ahalik eta hobekien egokituriko erantzuna emateko lanean jarraituko dira.

Tokiko Berrikuntza Agendaren esparruan egindako lana da. Tokiko Berrikuntza Agenda (TBA) EUDELek bultzatu du 2009az geroztik, Eusko Jaurlaritzarekin batera, Euskadiko hiru Foru Aldundiek, Innobasque, Euskalit Fundazioa eta KZGunea ere parte hartu dute.


Irudi galeria :