Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Zumaia

Zumaia herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Zumaia
  • Biztanleria: 9.798
  • Azalera: 11,3 Km²
  • Web: http://www.zumaia.net
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de turismo de Zumaia
    Plaza Kantauri, 13
    20750 Zumaia (Gipuzkoa)
    Teléfono: 943 143 396
    Fax: 943 861 531
    turismoa@zumaia.net

Gipuzkoako kostaldeko zatitik ederrenetako batean kokatuta dago Zumaia, Urola eta Narrondo ibaiek bat egiten duten badian, hain zuzen. Herriak erakargarri bihurtzen duten ezaugarri ugari ditu: bi hondartza, alde zahar historiko interesgarria, kirol portu berria eta ostalaritza eskaintza zabala. Hori guztia, itsaslabar malkartsuetan amaitzen diren mendi berdeek inguratuta.

Alde zaharrean hasiko dugu herrian barrena bisita. Erdi Aroko itxura dauka oraindik ere. Bertan, San Pedro parrokia, XIII. mendeko eliza gotikoa, gailentzen da beste eraikin guztien gainetik, harri puska handi bat bailitzan. Kanpotik, apaingarririk ez duen eraikin sendoa da, gotorlekuen antzerakoa. Nabe bakarrekoa, barrualdea gotikoaren adibiderik ederrenetakoa dugu. Bertan, Juan de Antxietaren erretaula bikaina (monumentu nazional izendatu dutena) dago gordeta.

Atsegina da zinez karrika estu eta aldapatsuetan ibiltzea. Beste hainbat eraikin interesgarri ikusiko ditugu horietan, Zumaia eta Ubillos jauregiak eta Olazabal eta Goikotorre etxeak, esaterako.

Itzurungo hondartza dago erdigunetik hurbilen. San Telmo baselizaren babesean, itsasoari irekita ageri da. Bertako hareak eta urak iodo kopuru handia dute eta beraz, mesedegarriak dira osasunarentzat. Santiago hondartza bestetik, Zumaiako ekialdeko muturrean dago, Urola ibaiko bokalean sortzen diren paduren ondoan. Hareatza ederra Zuloaga Museotik gertu dago gainera. Eibarko margolariaren etxe-tailerra kapera eta Done Jakue bideko antzinako ostatua izan zen eta bertan, artistaren bilduma garrantzitsua dago ikusgai.

Bestalde, geologiaren ikuspuntutik bitxiak diren itsaslabarrak derrigorrean bisitatu behar ditu bisitariak. Itzurun hondartzatik Debaraino ibilaldi polita egin dezakegu, kostaldean altxatzen diren labar malkartsuak ikusteko. Itsasbeheran, "Flysch" izeneko fenomeno berezia agerian gelditzen da labarren oinetan. Itsasoaren higaduraren ondorioz, kareharrizko eta hareharrizko haitzek osatzen duten plataforma ikus dezakegu, laminatan antolatuta. Haitzok sortzen dituzten forma bitxi hauek ikusteko irteerak egiten dituzte.

Arrantzale giroko herri honetan, San Telmo itsasgizonen zaindariaren omenez ospatzen dituzte jai nagusiak. Egunotan ohikoa izaten da arrantzaleen jantzi urdinak janztea eta horrez gainera, egitarau oparoa antolatzen dute; San Telmo eguneko prozesioa, danborrada, pilota partiduak eta trainerillen estropadak azpimarratzeko moduko ekitaldiak dira. Ekainean berriz, San Pedroak, herriko zaindariaren festak, izaten dira eta orduan ere, ekitaldi asko egoten dira, su artifizialak eta kontzertuak, tartean.

Ba al dakizu... ?

Zumaiak bi hondartza ditu: Santiago hondartza eta Itzurun hondartza. Azken horretan itsaslabar ikusgarriez gozatzeko aukera dago.

Esteka interesgarriak