Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Zestoa

Zestoa herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Zestoa
  • Biztanleria: 3.714
  • Azalera: 43,7 Km²
  • Web: http://www.zestoa.net
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de Turismo de Zestoa
    Plaza de los Fueros, s/n
    20740 Zestoa (Gipuzkoa)
    Teléfono: 943 147 010
    Fax: 943 148 074

Ur termaletan tradizio handia duen herri hau Izarraitz mendilerroaren magalean dago, Urola ibaiaren ertzean. Ospe handiko bainuetxeak egin du ezagun Zestoa; izan ere, bertako urak osasunarentzat mesedegarriak baitira. XVIII. mende bukaeran aurkitu zituzten iturburuok eta hala, bainuetxea zabaldu zuten 1804an.

XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran, jende andana, Europako aristokrazia tartean, etorri zen bainuetxera, ur sendagarriek erakarrita. Hala, hotel ederra zabaldu zuten, bainuetxeko entseina. Egun, Zestoako Hotel-Bainuetxea, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen bakarra, guztiz eraberrituta dago eta hidroterapian teknikarik berrienak eskaintzen ditu; igerileku, bainu, dutxa eta bapore mota ezberdinak... 213 lagunentzako lekua dauka eta kalitate turistikoaren Q saria jaso du.

Bainuetxeaz gain, herriak badu zer ikusi. Erdigunean bertan, nabarmentzekoak dira hainbat eraikin, Portalekoa, Lizenziadokua eta Arretxe etxeak, kasu. Inguruetan, Zubiaurre zubia igarota, Lili Erdi Aroko jauregia bisitatzea merezi du. XVI. mendeko eraikina gotikoaren altxorra dugu.

Inguruetan hainbat arkeologia aztarnategi ditu Zestoak. Garrantzitsuenak dena den, bi dira; Idiakaitzekoa (Irikaitz) eta Ekaingo kobazuloa. Idiakaitzen topatutako aztarnak goi paleolitikokoak dira eta Gipuzkoan, garai hartako aztarnategi bakarra dugu.

Ekaingo kobazuloa ostera, Debakoa izan arren, Zestoako erdigunetik hurbilago dago. Bertan aurkitu zituzten labar-margo bikainengatik egin da ezaguna; hartzak, oreinak eta batez ere, zaldiak agertzen dira marraztuta eta Madeleine aldikoak dira. Egun, haitzuloa publikoari itxita dago eta baimena behar da sartzeko. Dena dela, kobazuloaren erreplika egiten ari dira, jatorrizko santutegia nolakoa den ezagutu ahal izateko.

Bestalde, Zestoan irailaren hasieran ospatzen dituzte "Amabirjinak" jai nagusiak. Ekitaldi askoren artean, azpimarratzekoak dira herriko plazan egiten dituzten zezenketak. Herrian oso errotuta dagoen ohitura da hori. Halaber, maiatzean, Gurutze santuaren festak izaten dira, danborrada eta guzti, eta gabon garaian berriz, San Esteban azoka antolatzen dute. Baserriko produktuen erakusketa eta salmentaz gain, fruta, barazki, ezti, gazta eta sagardo lehiaketak ere izaten dira.

Ba al dakizu... ?

Zestoan dagoen bainuetxeak ezaguna egin du udalerria. XVIII. mende amaieran aurkitu zituzten osasunarentzat mesedegarriak diren urak.

Esteka interesgarriak