Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Zerain

Zerain herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Zerain
  • Biztanleria: 255
  • Azalera: 10,5 Km²
  • Web: http://www.zerain.com
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de Turismo de Zerain
    Herriko Plaza, s/n
    20214 Zerain (Gipuzkoa)
    Teléfono: 943 801 505
    Fax: 943 801 606
    turismobulegoa@zerain.com

Landa giro tradizionala ongi gordetzen jakin duen herri txikia da Zerain. Goierri eskualdean kokatuta dago, Aizkorriko mendi-adarretan. Herri abegitsu hau betidanik egon da nekazaritzari eta burdina, ikatza, egurra eta beste hainbat baliabide naturalen ustiapenari lotuta. Hala, Zeraingo Parke Kulturalak bisitariaren arreta piztuko du, bertan bizimodu tradizionala nolakoa den erakusten baitute, modu atsegin eta dibertigarrian.

Aizpeako meatzeek (burdina nola erauzten zuten ikus daiteke bertan), XVIII. mende hasierako Kartzelak, Larraondoko zerrategi hidraulikoak eta Etnografia Museoak osatzen dute parke kultural hori. Azken horri aipamen berezia egin behar zaio, izan ere, baserrietan bildutako erremintak, altzariak, tresnak, dokumentuak eta bestelako osagarriak daude ikusgai.

Herri txiki eta atsegin honek bisitatzea merezi duten beste altxor eta leku franko ditu. Jauregi etxea, adibidez, plazaren goiko aldean dago eta noble askoren bizileku izan zen zenbait urtetan. Harlanduz egindako hormak, arku gotiko ederra eta herriko armarririk zaharrena ditu. Jasokundeko Amaren parrokia-eliza ere nabarmentzeko moduko eraikina da. Barruan, hainbat erretaula barroko, kristo erromanikoa eta bataiagarri gotikoa ikus ditzakegu. Halaber, erdigunetik 200 metrora, San Blas baseliza aurkituko dugu. Atseden hartu eta naturaz gozatzeko inguru paregabean dago ermita eta bertan, otsailaren 3an, San Blas egunean, ohikoa da janaria bedeinkatzea, eztarriko minak arintzeko.

Bestalde, Zeraingo festa nagusiak Jasokundeko Amaren omenezkoak, abuztuaren 15ean ospatzen dituzte. Ezin dugu ahaztu gainera, irailean antolatzen duten nekazaritza ekologikoaren azoka. Produktu biologikoen salmenta eta dastaketa eta eskulangintza tailerrak azpimarratzekoak dira egun horretan.

Ba al dakizu... ?

Irailean nekazaritza ekologikoaren azoka egiten da Zerainen.

Esteka interesgarriak