Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Zegama

Zegama herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Zegama
  • Biztanleria: 1.517
  • Azalera: 35 Km²
  • Web: http://www.zegama.net
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de Turismo de
    Zegama Andueza baserria
    20215 Zegama
    Teléfono: 943 802 187
    Fax: 943 802 187
    zegama@aldabe.com

Ingurune naturala da, ezbairik gabe, Gipuzkoako herri txiki hau erakargarri bihurtzen duen ezaugarrietako bat. Zegama Goierri eskualdearen hegoaldean kokatuta dago, Oria ibaiko haranaren goiko aldean eta Aizkorriko Parke Naturalaren magalean. Zuhaitzez betetako basoek estaltzen dituzten larreek eta kareharrizko gailurrek marrazten dute naturgune horren paisaia ederra.

Hala, inguruotan, makina bat ibilbide daude mendizaleen eskura, batzuk zailagoak, beste batzuk, ordea, mendian esperientzia gutxi dutenentzat zuzenduta. Bide horretako bati jarraituta iritsiko gara San Adriango tunel naturalera. Antzina, Gipuzkoa eta Araba batzen zituen errege-galtzada igarotzen da handik. Merkatari, artzain eta erromesen joa-etorrien lekuko, Gipuzkoako barnealdetik barneratzen den Done Jakue bideko igarobide ere bada.

Horrez gainera, Zegamako lurretan, historiaurreko hainbat aztarna aurkitu dituzte; Bidaarte II eta Tartaloetxea tumuluak Altzaniako estazio megalitikoan, eta Irumugarrietako tumulua, Brinkola-Zegamakoan, esate baterako.

Herriko erdigunera iritsi eta berehala, bereziki arreta piztuko diguten eraikin ugari ikusiko ditugu. Tourseko San Martin elizak (XV-XVI) adibidez, Aizkorri (1.528 m) mendiaren gailurreko ermitaren gurutzea (Gipuzkoako zaharrenetakoa) gordetzen du barruan. Koruaren azpian, berriz, Tomas Zumalakarregi jeneral karlistaren mausoleoa bisita daiteke.

Udaletxea (atari handia duen eraikina) eta Kapitanetxea, Ugarte Dorrea, Aitamarren (herriko eraikin zaharrena) eta Mazkiaran Barrena etxeak nabarmentzeko modukoak dira. Inguruotan, baseliza ugari daude eta horien artean, honako hauek azpimarratuko ditugu: Sancti Spiritu, Gurutze Santua, San Adrian, Otzaurteko Andra Mari eta San Pedro.

Urtean zehar, kultura eta kirol ekitaldi asko antolatzen dituzte Zegaman. Lehendabizi, Zegama-Aizkorri mendiko maratoia aipatuko dugu. Munduko txapelketako probetako bat da eta geroz eta jende gehiagok hartzen du parte urtetik urtera. Ibilbidea gogorra da oso, baina paisaia ezin ederragoak daude inguruotan.

Apirileko lehen igandean, Erlezain Eguna ospatzen da eta bertan, eztiarekin egindako postreen lehiaketa egiten dute. Azaroan berriz, San Martin azokan, abereen erakusketa, gazta lehiaketak eta pilota partiduak izaten dira. Azkenik, Pentekoste Pazkoan, zegamarrek Arantzazuko Santutegira egiten duten erromesaldia nabarmendu behar dugu.

Ba al dakizu... ?

Aizkorri mendiaren magalean dago Zegama.

Esteka interesgarriak