Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Zarautz

Zarautz herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Zarautz
  • Biztanleria: 22.988
  • Azalera: 14,3 Km²
  • Web: http://www.zarautz.org
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de turismo de
    Zarautz Nafarroa kalea, s/n
    20800 Zarautz (Gipuzkoa)
    Teléfono: 943 830 990
    Fax: 943 835 628
    turismoa@zarautz.org

Tradizio turistiko handiko herri honek hainbat alderdi goraipagarri ditu bisitaria liluratuta uzteko. Ostalaritza zerbitzu zabala eta arkitekturaren eta artearen ikuspuntutik interes handiko alde zahar historikoa dauzka. Horrez gainera, nabarmentzekoak dira inguruko naturguneak ere.

Urola Kosta eskualdean kokatuta, Kantauri itsasoko urek bustitzen dute Zarautzeko itsasertza. Hondartza luzeak 2.500 metro ditu luzeran eta Santa Barbara eta Mollarri itsaslabarrak ditu bi muturretan. Kafetegiz eta terrazaz betetako itsas-pasealeku biziak inguratzen du urre koloreko harea fineko hondartza, eta, bertan, ohikoa da kolore ezberdinetako toldoak ikustea.

Itsasoari irekita dago hondartza eta olatu ikusgarriek surflari asko erakartzen dituzte. Kirol hori guztiz errotuta dago irailero.

Hondartzaren ekialdeko muturrean, itsas-pasealekuaren amaieran, Gipuzkoako duna eremurik handiena topatuko dugu Iñurritza errekaren ondoan. Biotopo babestu izendatuta, pasabide batek hegazti askoren babesleku den naturgunean barrena ibiltzeko aukera ematen digu.

Interes handiko eraikin eta monumentuak ditu alde zahar biziak. Horien artean, zenbait aipa ditzakegu; Ama Birjinaren Jasokundeko parrokia-eliza, Frantziskotarren eta Klaratarren komentuak, Narros jauregia, Torre Luzea, Zarauztarren dorretxea, Dotorekua etxea eta Portu etxea (udala), besteak beste.

Bestalde, Zarautzek ostatu hartzeko aukera zabala du eta herriko gastronomia dastatzeko nahi beste taberna eta jatetxe. Zarautzeko jaki tipikoek arraina dute oinarri batez ere. Halere, ezin ditugu ahaztu inguruko mendietako baserrietako produktuak. Hori guztia, txakolinaz, jatorri izendapena duen ardo zuri freskagarri eta arinaz, lagunduta, nola ez.

Herri abegitsua, modernoa eta lasaia, giro ezin hobea egon ohi da Zarautzen, batez ere, udako sasoian. San Pelaioak, jai nagusiak, ekainean ospatzen dituzte. Jai giroak abuztuan jarraitzen du, aste nagusia antolatzen baitute orduan. Irailean berriz, astebetez luzatzen dira "Euskal jaiak" eta egun nagusia hilaren 9an izaten da.

Ba al dakizu... ?

Zarautzeko hondartza surfa egiteko leku egokia da.

Esteka interesgarriak