Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Villabona

Villabona herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Villabona, Tolosaldea Gipuzkoako eskualdeko herria, Oria ibaiaren ertzean dago kokatuta, ingurune lau batean, udalerriaren zati bat Urdelar (852 m) mendiaren maldan egon arren. Ongi bereizitako bi biztanle-entitatek osatzen dute, Villabonak eta Amasak, hain zuzen. XVII. mendean batu ziren, baina bai batak bai besteak, ongi gorde dute euren jatorrizko izaera.

Villabona dugu udalerriko auzoburua, bertan baitaude zerbitzu gehienak. Ongi komunikatuta dago, trenbidearen eta N-1 Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa lotzen dituen errepidearen alboan. Oria ibaiak banatzen ditu Zizurkil eta Villabona, baina antzinako zubi bati esker igaro gaitezke batetik bestera. Harlanduz egina, hiru begi dituen zubia da.

Etxebizitza gehienak modernoagoak dira, baina, dena den, badaude azpimarratzeko moduko zenbait eraikin: aurrealdean herriaren armarria duen udaletxe neoklasikoa (XIX. mendea), Bihotz Sakratuaren parrokia-eliza (XX. mendea) eta erdiguneko hainbat baserri, tartean, Juanzurienea eta Legar Barrena, biak harlanduz eginak.

Amasa berriz, landa giroko auzunea dugu. Urdelar mendiaren magalean dago eta han-hemenka, auzo-bideek lotzen dituzten baserri multzoek osatzen dute. Erdigunean bertan, Tourseko San Martin eliza gailentzen da, harrizko haitz handi bat bailitzan. XVI. eta XVII. menden artean eraikitako tenpluak gurutze latindarreko oinplanoa, gurutzeria-gangak eta kanpandorredun dorrea ditu. Inguruan, hainbat baserri eta Gurutze Santuaren ermita (antzina parrokia zela uste dute) daude eta handik, Oria haraneko bista ederrak ikusiko ditugu.

Bestalde, Villabonan, uztailaren 25ean ospatzen dituzte jai nagusiak, Santiagoren omenez. Amasan berriz, bi festa nabarmenduko ditugu jai-egitarauan; San Isidro (maiatzaren 15a) eta San Martin (azaroaren 11) egunak, hain zuzen.

Ba al dakizu... ?

Billabona udalerria bi biztanle-entitatez osatuta dago.

Esteka interesgarriak