Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Usurbil

Usurbil herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Donostiatik kilometro gutxira kokatuta dago Usurbil, kostaldetik gertu eta Andatza (562 m) eta Mendizorrotz (415 m) mendien babesean.

Eraikin historiko ugari ditu Usurbilek, bertaratzen diren bisitarien arreta pizteko. Hirigunea San Salbador parroki-elizaren inguruan antolatzen da. Nabe bakarreko tenpluak gurutzeria-gangak, dorre barrokoa eta XVII. mendeko erretaula nagusia ditu. Handik oso gertu, kale berean, Saroe etxea topatuko dugu. Etxe horrek apaingarri ugari eta armarri ederra ditu aurrealdeko horman. Halere, eraikinik nabarmenena Atxega jauregi barrokoa da (XVIII. mendea). Monumentu historiko artistiko izendatu dute eraikin hori.

Hirigunetik kanpo, merezi du San Esteban eta Aginaga auzoak bisitatzea. Lehenengoan, auzoaren izen bera duen ermita azpimarratuko dugu. Kondairak dioenez, antzina jende asko joaten zen baselizara burukomina arintzera. Handik gainera, inguruko bista ikusgarriak daude. Bestalde, Aginaga arrantzari lotutako auzoa dugu; izan ere, ospe handia dute Oria ibaian harrapatzen dituzten angula preziatuek.

Sagardoaren kultura erabat errotuta dago herri honetan. Astigarraga eta Hernanirekin batera, sagardotegi kopuru gehien duen herria da. Bertan, sagardoa ekoizten dute, eta, urtarriletik maiatzera bitartean, kupeletatik zuzenean sagardoa edateko aukera aparta dago. Horrez gainera, sagardotegietako menu tipikoa ere dastatzeko parada izango du bisitariak.

Bestalde, Santa Isabel herriko zaindariari eskainitako jaiak uztailaren hasieran ospatzen dituzte. Jai-egitarauan halere, San Esteban (abuztuaren 3an) eta Aginagako San Frantziskoren (urriaren 4an) omenezkoak ere aipatu behar dira. Dena den, ez dira urtean zehar antolatzen dituzten festa bakarrak. Sagardo Eguna azpimarratzeko moduko jai herrikoia da. Maiatzaren erdialdean egiten dute sagardoaren inguruko festa eta arrakastatsua da oso, geroz eta jende gehiago hartzen baitu urtetik urtera.

Ba al dakizu... ?

Usurbilgo Aginaga auzoan horren preziatuak diren angulak arrantzatzen dira.

Esteka interesgarriak