Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Urretxu

Urretxu herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Jose Maria Iparragirre euskal olerkariaren, "Gernikako Arbola" kanta ezagunaren egilearen, jaioterria izateagatik da ezaguna Zumarraga alboko herria. Urretxu Urola Garaia eskualdean dago, izen bereko ibaiaren ertzean eta Irimo (896 m) mendiaren babesean.

Erdi Aroko alde zaharrean hasiko dugu herrian zehar ibilaldia. Bertan, nabarmentzeko modukoak dira hainbat oinetxe eta jauregi; Corral-Ipeñarrieta (udaletxea), Areizaga, Aizpuru Enea eta Ipeñarrieta jauregi-etxeak, tartean. Azken hori, Irimo mendiaren magalean dago, erdigunetik kanpo.

Erlijio-arkitekturari dagokionez, Tourseko San Martin parrokia aipatuko dugu. Tenplu soila da, harriz eta egurrez egindakoa, eta barruan elementu errenazentistak, gotikoak eta barrokoak uztartzen ditu.

Halaber, Mineral eta Fosilen Museoa ere azpimarratzekoa da. Batetik, katalogatutako eta sailkatutako 1.000tik gora mineral daude, eta, bestetik, bost kontinenteetatik ekarritako pieza ugari daude ikusgai.

Azkenik, merezi du "Askatasunaren Egarria" Jose Maria Iparragirreri eskainitako mausoleoa bisitatzea. Horrez gainera, olerkari eta konpositorearen izena daraman plazan, haren omenezko eskultura dago.

Irailaren erdialdean, Urretxuk Santa Anastasiaren ohorezko festak ospatzen ditu. Egunotako jai egitarauan, azpimarratzekoa da Euskal Jaia eta herriko koadrilek beraiek eginiko karrozen desfilea.

Bestalde, ezin ditugu herri honetan antolatzen dituzten feriak ahaztu: Santa Lutzi nekazal azoka (abenduaren 13an), urteko garrantzitsuena, jende gehien hartzen duena da. Halere, mineralen, fosilen eta harribitxien feriak ere (azaroko lehen asteburuan) zale asko erakartzen ditu.

Ba al dakizu... ?

Jose Maria Iparragirre olerkari ezaguna eta "Gernikako Arbola" kantaren egilea Urretxun jaio zen.

Esteka interesgarriak