Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Urnieta

Urnieta herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Donostialdea eskualdean kokatuta, Urnieta Gipuzkoako hiriburutik 10 kilometrora dago, Oria eta Urumea haranen artean. Mendi ederrak ditu inguruan eta Adarra da gailurrik altuena, 811 metro baititu.

Eraikin modernoagoek inguratzen duten alde zahar historikoa muino txiki baten gainean dago. Goiko aldean, herriko plaza dago eta bertan, hainbat eraikin interesgarri topa ditzakegu. Adibide modura, San Migel Goiaingeruaren eliza gailentzen da plazan. Hainbat aldiz eraberritu duten arren, oraindik ere kareharrizko atari erromanikoa eta XVIII. mendeko San Migelen eskultura gordetzen ditu. Handik gertu, Santa Leokadia baseliza topatuko du bisitariak. Santiagora bidean zihoazen erromesen joan-etorriaren lekuko dugu ermita hau; izan ere, Urnieta Gipuzkoako barrualdetik barneratzen den Done Jakue bideko igarobide garrantzitsua izan zen Erdi Aroan.

Udaletxe ederra ere plaza horretan bertan ikusiko dugu. XVII. mendeko eraikinak hainbat sute izan ditu mendeetan zehar. Aurreko horman hainbat elementu interesgarri ditu; erdiko aldean, herriaren armarri barrokoa, alboetan, bi balkoi eta azpian, arkupedun ataria.

Urnietako inguruetan, historiaurreko monumentu asko aurkitu dituzte, Abailarri, Otsolepo eta Pozontarri dolmenak eta Arleor, Eteneta eta Mulisko cromlechak, tartean. Lur horietan, gizakia aspalditik bizi dela frogatzen dute aztarna horiek guztiek. Urnietaren lekukotasun zaharrenak Pardakiko haitzetan, Marizuloko kobazuloan daude, K.a. III. mendeko aztarnak aurkitu baitira bertan, eta, adituen ustetan, litekeena da gizakiek haitzulo hori bizileku bezala erabili izana.

Urnietako jai egitarauari dagokionez, bi festa nabarmenduko ditugu. Irailaren amaieran, San Migel jaiak ospatzen dituzte eta bertan "sorgin dantza", herrian oso errotuta dagoen dantza, azpimarratuko dugu. Bestalde, maiatzaren 3an, Gurutze Santuaren baselizaren inguruan erromeria antolatzen dute. Ermita hirigunetik 3 kilometrora dago, Azkorte auzoan, eta egun horretan giro ezin hobea egon ohi da. Gainera, inguruko ikuspegi paregabea dugu leku horretatik.

Ba al dakizu... ?

Gipuzkoako hiriburutik 10 kilometrora dago Urnieta.

Esteka interesgarriak