Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Tolosa

Tolosa herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Tolosa
  • Biztanleria: 19.113
  • Azalera: 37,9 Km²
  • Web: http://www.tolosa.eus/
  • Tursimo bulegoa:
    Tolosaldea Tour
    Plaza Santa María, 1
    20400 Tolosa
    Teléfono: 943 697 413
    Fax: 943 676 213
    tour@tolosaldea.net

Oria ibaiaren urertzean kokatua, Tolosa garrantzia historiko handiko hiria da; iraganera arro begiratu arren, garai berrietara egokitzen jakin duen hiria. Gipuzkoako hiriburu izan zena, Nafarroa eta Kantauriko portuak lotzen zituen igarobide garrantzitsua izan zen, eta, mendeetan zehar, hamaika pribilegio izan zituen. Iragan laudagarri haren ondorio da estilo askotako eraikin eta monumentuz betetako hirigune historikoa.

Hirigunea Oria, Araxes eta Berastegi ibaietako urek bat egiten duten lautadan dago, bi eremutan banatuta: Erdi Aroko erdigunea eta zabalgune berria. Parte zaharra hainbat plazak bereizten dituzten kale paralelo ezberdinek osatzen dute. Bertan, Andre Mariaren parrokia-eliza nabarmentzen da. XVII. mendean eraikia, "Euskal Gotiko" deiturikoaren tenplua da, eta garaiera handiko hiru habearte, gurutze-gangak eta aparteko edertasuna duen fatxada barrokoa ditu.

Santa Klara eliza eta komentua, udaletxe barrokoa, Idiakez, Atodo, Aranburu eta Aldundiaren jauregiak, Probintzia Agiritegia edota Donostiako Konstituzio plaza gogorarazten duen Euskal Herria enparantza herri honen ondare-aberastasunaren zenbait eredu baino ez dira. Arte garaikideak ere badu lekurik Tolosan. Zenbait kale eta plazatan, aire librean dauden eskulturez ere goza daiteke.

Herri barrutik haratago ere badago, ordea, zer bisitatu. Esaterako, Izaskungo Andre Mariaren baseliza. Uzturre (730 m) mendiaren babesean kokatuta dago. Bertatik, Tolosaldea eskualdearen panoramika ezin ederragoak ikus daitezke.

Tolosa kultur-jarduera handiko herria da, ardura handiz ohitura asko mantentzen saiatzen dena. Urtean zehar, Tolosan era askotako jaiegunak eta jarduerak antolatzen dituzte: hain ezagunak diren ihauteriak (Gipuzkoako zaharrenetakoak), San Joan zaindariaren jaiak ("Bordon Dantza" eta sua dira elementurik aipagarrienak), Zumardi natur-jardunaldiak eta abesbatzen eta txotxongiloen nazioarte mailako lehiaketak.

Gastronomiari dagokionez, lehenengo eta behin, asteroko merkatua aipatu behar da. Larunbatero, eskualdeko nekazari eta abeltzainek Tinglado plazan eta beste batzuetan kalitate handiko produktuak saltzen dituzte. Era berean, Tolosan Gozogintza Museoa ere badago. Bertan, Gorrotxategi familiak 1680 ezkero gozokiak egiteko erabili izan duen tresneria ikus daiteke.

Tolosaz hitz egiterakoan ezin ahantz daitezke bertako babarrunak. Kolore iluna dute, eta Ibarrako piperminek lagunduta, aparteko zaporea dute. Postrerako, berriz, gozozaleek "zigarretak", "teilak" edota "xaxu"-ak, herriko gozoki tipikoak, dastatzeko aukera dute.

Ba al dakizu... ?

Gipuzkoako hiriburu izan zen aspaldi Tolosa.

Esteka interesgarriak