Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Segura

Segura herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Segura
  • Biztanleria: 1.476
  • Azalera: 9,2 Km²
  • Web: http://www.seguragoierri.net
  • Tursimo bulegoa:
    Casa Ardixarra
    Kale Nagusia, 12
    20214 Segura
    Teléfono: 943 801 749
    Fax: 943 801 006
    turismobulegoa-segura@telefonica.net

XIII. mendearen erdialdean sortutako hiribildua Gipuzkoako lurralde historikoaren hego-ekialdean dago, Oria ibaiaren ertzean eta Aizkorri (1.528 m) eta Txindoki (1.346 m) mendien babesean, besteak beste.

Goierri eskualdea osatzen duten 18 udalerrietako bat da. Antzina, San Adrianetik barrena, Gaztela eta kostaldea lotzen zituen bidearen igarobide garrantzitsua izan zen eta, ondorioz, Gipuzkoan entzute handia lortu zuen Erdi Aroan.

Oraindik ere, garai hartako xarma gordetzen du Segurako alde zaharrak. Obalo itxurako edigunea monumentu multzo izendatu zuten eta bertan, iragan oparoa islatzen duten hainbat etxe eta jauregi dotore ikus ditzakegu. Lardizabal eta Jauregi jauregiak; Jasokundeko Amaren parroki-eliza euskal-gotikoa, monumentu historiko-artistiko izendatu duten erretaula barroko-rococoa duela; eta Gebara zein Ardixarra etxeak nabarmentzeko moduko eraikinak dira. Azken hori XVI. mendeko etxebizitza-lantegia da eta egurrezko egitura oso ongi gorde du gaur egunera arte. Gainera, Erdi Eroko Interpretazio Zentroaren egoitza hartzen du.

Hirigunean jasotzen den aparteko ondare historikoa bisitatu ondoren, Segurak bere inguruneak ezagutzeko hainbat ibilbide eskaintzen dizkigu, Santa Barbara (730 m) mendira, Santa Engrazi auzora edota Zerain alboko herrira, besteak beste.

Aste Santuko prozesioek egin dute ezagun Segura. Goierriko herri honetan, guztiz errotura dago ohitura hori, belaunaldiz belaunaldi egin dutelako. Nazarenoek, soldadu erromatarrek, musikariek... alde zaharreko kaleetan desfilatzen dute Ostegun eta Ostiral Santuan.

Bestalde, herriko zaindariaren jaiak ekainean ospatzen dituzte San Joanen omenez. Asteburu bat lehenago, Euskal Herriko dantza txapelketa antolatzen dute Seguran, 1977. urtetik. Horrez gainera, ezin ditugu ahaztu herri honetan egiten diren azokak: Loreei eta landareei eskainitakoa bat, Erdi Arokoa bestea eta azkenik, Euskal Herriko hegaztiena.

Ba al dakizu... ?

Segurako Aste Santua oso ezaguna da. Hainbat prozesio egiten dira egun horietan udalerrian.

Esteka interesgarriak