Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Pasaia

Pasaia herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Pasaia
  • Biztanleria: 16.012
  • Azalera: 11 Km²
  • Web: http://www.pasaia.net
  • Tursimo bulegoa:
    Casa de Victor Hugo
    Donibane, 63
    20110 Pasaia
    Teéfono: 943 341 556
    Fax: 943 341 777
    turismo.pasaia@oarsoaldea.net

Gipuzkoako ekialdeko kostaldean, Donostiatik kilometro gutxira dago Pasaia. Lau auzunek osatzen dute udalerria: Pasai Donibanek eta Pasai San Pedrok, xarma handiko arrantza-auzoek, eta Pasai Antxok eta Trintxerpek, hiri handien tankera duten barrutiek.

Ulia eta Jaizkibel mendien babesean, inguru malkartsuan daude lau auzo horiek, Pasaiako badiaren alde bietan gainera. Hantxe dago, hain zuzen, Gipuzkoako merkataritza porturik garrantzitsuena, herriaren ekonomiaren eragile nagusia, alegia.

Halaber, Pasaiako kultura ondare zabala azpimarratu behar dugu. Eraikin ederrenak Pasai Donibanen eta Pasai San Pedron daude. Badiak banantzen ditu bi auzuneak eta hala, batetik bestera joateko bi aukera daude: Biak lotzen dituen ontzia hartu, edo, bestela, errepidetik badia inguratu, Lezo igarota.

Pasai Donibanen, hainbat kolorez margotutako marinelen etxeak nabarmentzeko modukoak dira. Badiaren mendebaldeko ertzetik, kale nagusi batek zeharkatzen du herrixka eta horren inguruan antolatzen da hirigunea. Kasu batzutan gainera, pasadizoak eratuz, hainbat etxebizitzaren azpitik igarotzen da karrika hori. Alde batean zein bestean, arkitekturaren eta kulturaren aldetik, interes handiko eraikinak topa ditzakegu; tartean, San Joan Bataiatzailearen eliza, Arizabalo jauregia, Santa Ana baseliza, Bonantzako Kristoren basilika eta Victor Hugo Frantziako idazlea bizi izan zen etxea.

Pasaia, betidanik egon da itsasoari lotura eta hala, Donibaneko jatetxeetan arrain bikaina jateko aukera paregabea izango dugu. Ez hori bakarrik, antzina ontzigintzan erabiltzen zituzten teknikak ezagutu ditzakegu Ontziolan, Ontzi Tradizionalen Eraikuntza eta Ikerketa Zentroan.

Badia zeharkatu eta Pasai San Pedron, ikustea merezi duten hainbat monumentu daude; aurrealde bikaina duen San Pedro eliza eta Blas de Lezo marinel handiaren jaiotetxea, besteak beste. Handik, Ulia mendira igo gaitezke, itsasoaren eta badiaren ikuspegi ederrak ikusteko.

Ba al dakizu... ?

Victor Hugo idazle frantziarra Pasaian bizi izan zen.

Esteka interesgarriak