Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Ormaiztegi

Ormaiztegi herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Ormaiztegi
  • Biztanleria: 1.304
  • Azalera: 6,9 Km²
  • Web: http://www.ormaiztegi.net
  • Tursimo bulegoa:
    Museo Zumalakarregi
    Caserío Iriarte Erdikoa
    20210 Ormaiztegi
    Teléfono: 943 889 990
    Fax: 943 880 113

Gipuzkoa lurralde historikoaren barrualdean dago Ormaiztegi, Goierri eskualdean. Español eta Akarreo mendien hegalek babesten dute herria.

Udalerrira iritsi bezain laster, gure begirada altxaraziko duen eraikuntza batek erabat txundituko gaitu. Itxura dotorea duen zubia da, eta 1864an inauguratu zuten. Garai batean, Pasaia, Aragoi eta Gaztela batzen zituen ardatza izan zen.

Halaber, Zumalakarregi museoa azpimarra dezakegu; izan ere, Tomas Zumalakarregi jeneral karlistaren etxea izan zen antzina. Gaur egun, museo bihurtu dute eta estratega honen objektu pertsonalak daude erakusgai, baita gutun eta dokumentazio esanguratsuak ere. Gainera, Lehen Karlistadaren garaia ongi ezagutzeko azalpen-panelak eta ikus-entzunezko muntaia daude.

Ormaiztegik jai eta kultura arloko egitarau zabala eskaintzen du. Herriko festa nagusiak azaroaren amaieran ospatzen dituzte, San Andresen ohorez. Jarduera anitz antolatzen dituzte egun horietarako: haur-danborrada, dantzaldiak eta herri-kirolak, besteak beste.

Ba al dakizu... ?

Tomas de Zumalakarregi jeneral karlista Ormaiztegin jaio zen.

Esteka interesgarriak