Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Orexa

Orexa herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Herri txiki eta atsegin hau Gipuzkoako lurralde historikoaren barnealdean dago, Tolosaldea eskualdean, Tolosa herritik 12 kilometrora, hain zuzen. Enklabe eder batean kokatuta, mendi berdez inguratuta ageri da, Nafarroarekin muga egiten.

Landa giroa guztiz errotuta dago Orexan. Gipuzkoan, herritar gutxien duen udalerrietako bat da gainera. Erdigunea bera nahiko txikia da. Plaza nagusian esaterako, udaletxearekin egingo dugu topo. Harrizko eta harlangaitzezko hormak ditu eta aurrealdeko paretan, lau arkudun ataria. Gurutze Santuaren parrokia handik oso gertu dago. XVI. mendeko eliza hainbat fasetan handitu zuten. Kanpotik, dorre karratua duela ikus daiteke, eta, barruan berriz, Errenazimentu garaiko erretaula dauka.

Udaletxea eta elizarekin atera, hainbat baserrik osatzen dute herrigune txikia. Horien artean, Iriarte etxea nabarmendu dezakegu, "Orixe" poeta handia, euskal literaturako idazle bikaina, bertan jaio zelako.

Elementu arkitektoniko esanguratsuenei erreparatu ostean, ingurune naturalaz arituko gara, panoramika ikusgarriak eskaintzen baitizkigu. Udalerriaren goiko aldean barrena abiatuz gero, Aralar mendilerroa, Ernio (1.075 m) mendia eta Araxes harana ikus ditzakegu, besteak beste. Ezbairik gabe, Orexa leku paregabea da atseden hartu eta naturaz gozatzeko.

Ba al dakizu... ?

"Orixe" euskal poeta ezaguna udalerri honetan jaio zen.

Esteka interesgarriak