Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Olaberria

Olaberria herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Gipuzkoa lurralde historikoko leku eder hau Goierri eskualdean dago. Altuera esanguratsua du (342 metro) eta, ondorioz, ikuspegi ederrez gozatzeko aukera eskaintzen digu, Txindokitik (1.346 m) Aizkorriraino (1.528 m); hori dela eta, "Goierriko balkoia" izenaz ere ezaguna da Olaberriako udalerria.

Eraikin azpimarragarrienen artean, XVI. eta XVII. mendeetan eraberrituriko San Joan Bataiatzailearen parrokia nabarmen dezakegu. Halaber, herriko udaletxea bera ere aipatu beharrekoa da; hango hormek historia luzea gordetzen dute eta oraintsu berreraiki dute eraikina.

Horrez gain, erlikia natural zoragarriak daude Olaberrian. Erdigunean bertan, hainbat ibilbide egin daitezke; horietako bat, esaterako, Santa Kruz baselizatik igarotzen da. Han, aldarea estaltzen duen egur-ganga ikusgarriari erreparatu ahal izango diogu; halaber, ingurune natural zoragarrian dago ermita.

Ibilbideari amaiera ezin hobea emateko, Olaberrian bisitari ugari jasotzen dituen gunera joko dugu zirrara berriak probatzeko, Karting-Olaberria auto txikien zirkuitura, alegia. Ihurre auzoaren alboan kokatutako 1160 metroko pista honetan, gidatzeko duen gaitasuna erakusteko parada izango du bisitariak.

Ba al dakizu... ?

Olaberria udalerritik Txindoki mendiaren eta Aizkorri mendiaren paisaia ederrak ikusten dira.

Esteka interesgarriak