Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Oiartzun

Oiartzun herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Oiartzun
  • Biztanleria: 10.148
  • Azalera: 60 Km²
  • Web: http://www.oiartzun.eus
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina comarcal de
    turismo de Oarsoaldea
    Biblioteca Manuel Lekuona
    Donibane, s/n
    20180 Oiartzun
    Tel.: 943 494521
    Fax.: 943 494614
    Turismo@oarsoaldea.net

Naturgune paregabean kokatuta, Gipuzkoako lurralde historikoaren ipar-ekialdean dago Oiartzun, mendien babesean eta itsasotik kilometro gutxira. Oiartzun ibaiak zeharkatzen duen herria Oarsoaldea eskualdean dago, Lezo, Errenteria eta Pasaiarekin batera.

Azaleran, Gipuzkoako herririk handienetakoa dugu eta udalerriaren zati bat gainera, Aiako Harria Parke Naturalaren barruan dago. Euskadin dagoen granitozko mendigune bakarra izateaz gain, aberastasun handiko ingurua da ekologiari eta paisaiari dagokionez.

Elizalde da udalerriko auzoburua. Oiartzun ibaiaren eskuineko ertzetan dago eta inguruan, gainerako auzoak ditu: Ergoien, Karrika, Altzibar, Iturriotz, Ugaldetxo eta Arragua.

Bisitariak interes handiko eraikinak aurkituko ditu Oiartzungo alde zaharrean. Besteak beste, nabarmentzeko modukoak dira Lartaungo San Esteban eliza, Ondasun Kultural izendatu zuten XVII. mendeko erretaula gordetzen duen tenplua, eta XVI. mendeko San Joan Bataiatzailearen basilika.

Tren batek hirigune historikoa zeharkatzen du turistentzat eta gero, Errenteriara doan bidegorriari jarraitzen dio, antzina Arditurriko mehatzetik Pasaiako porturaino burdina zeraman trenak egiten zuen bidetik barrena. Ibilbidean, Herri Musikaren Txokoa eta Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoaren egoitzak bisita ditzakegu.

Bestalde, abuztuaren hasieran jende andana batzen da Oiartzunen, San Esteban zaindariaren jaien ospakizunetan, alegia. Horretaz gain, Loriartzun, loreen, landareen, eskulangintzaren eta paisajismoaren azoka, aipatu behar dugu derrigorrean. Jai honek ingurugiroa babestea du helburu.

Ba al dakizu... ?

Aiako Harriak Parke Naturala Oiartzunen dago.

Esteka interesgarriak